Cargando…

Dirulaguntzen inguruko berririk ez, txingorra dela eta

Duela 15 egun, Araban lursailak eta laboreak suntsitu zituen txingorra bota zuen. Gertaera horren ondoren, Arabako ahaldun nagusiak lehen sektorerako laguntza ekonomikoen pakete berri baten berria eman zuen, baina orain arte ez dakigu nola eta noiz laguntza horiek arautuko diren.

Bestalde, UAGAk eskatu zuen eremu castrofiko izendatzeko eta hondamendien funtsa aktibatzeko, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaiaren bileran, legez araututa dagoena eta inoiz martxan jarri ez dena. Era berean, azpiegituretan izandako kalteak kontuan hartu eta konpentsatzeko beharra azpimarratu du eta uralita-hondakinen kudeaketaren kasuetan duen eragina, baita obrak egiteko lizentziak eta tasak salbuesteko beharra ere.