Cargando…
Polilla del racimo

Mahastietan luku sitsaren aurkako proiektuak sustatzeko laguntzak

Arabako Foru Aldundiak aste honetan Arabako mahastietan luku txitari (lobesia botrana) aurre egiteko estrategia garatzeko proiektuak sustatzeko laguntzaren oinarriak ezartzen dituen Dekretua argitaratu du. Kontuan hartuta diruz lagundu daitekeen zenbatekoa handiagoa dela lankidetza-proiektuetarako banakako eskaeretarako baino, laguntza honetan edo Luku Polillaren kontrol biologikoan (Lobesia Botrana) interesa duen pertsona oro harremanetan jar daiteke Gabrielekin (AGA S. […]

viñas con cubierta vegetal en suelo

Apirilak 10 eta 11, mahastietako landare-estalkiei buruzko ikastaroa

Erriberrin, Apirilaren 10ean eta 11n, “Mahastietako landare-estalkiak, NPBren ekorerregimenen esparruan ezartzeko eta garatzeko gakoak ” ikastaroa antolatu da. Prestakuntza hau MAPAren eta Lurzoru Biziak Espainiako Kontserbazioko Nekazaritza Elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan antolatu da, eta horrelako giltzarriak azalduko dira: estalkiak modu arrakastatsuan nola ezarri behar diren, nola maneiatu behar diren, kontrol egokiko uneak, makineria espezifikoa, eta […]

Dron en finca agricola

Dron bidezko laboreen espektro anitzeko analisia

UAGAk gidatu duen GO DRONE proiektua doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzean oinarritu da, droneen erabilerari eta fitosanitarioen aplikazioaren optimizazioari eta doitasunaren hobekuntzari egiten dion ekarpena frogatzeko. Dagoeneko eskuragarri dauden tresnak (makineria, droneak eta doitasuneko tresna digitalak) konbinatuta erabiliz, intsumoen erabilera optimizatu daitekeela frogatu da. Era berean, baliabideen erabilera doituz, ingurumenaren iraunkortasunaren arloan hobetu daiketeela ikusi da. […]

Mujer y niña en el campo

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren XV. Bikaintasun Sarien deialdia egin du

Datorren apirilaren 8an amaitzen da landa eremuko emakumeentzako Berrikuntzako Bikaintasun Sarien XV. edizioan parte hartzeko eskaera egiteko epea. Sari huen helburua landa-ingurunean emakumeek egindako proiektuak eta horien zeregina aitortzen duten jarduerak bereiztea da. Bost kategoria daude berrikuntzarako bikaintasunaren inguruan: nekazaritza-jardueran, arrantza- edo akuikultura-jardueran, landa-inguruneko jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioan, komunikaziorako bikaintasuna eta landa-ingurunean eta landa-arrantzako eremuetan emakumeei […]

Beharrezkoak garelako: UAGAk 45. Batzar Orokorra egin du gaur Guardian

Unión Agroganadera de Álava/Arabako Nekazarien Elkarteak (UAGA) 45. Batzar Orokorra egin du gaur Guardian. “Porque somos necesarias – Beharrezkoak garelako” lelopean, Batzorde Exekutibo berriaren lehen urteari errepasoa egin da eta datorren ikasturterako ildo sindikalak zehaztu dira. Protesta historikoak egin diren bi hilabete hauetan, sektoreak indarra erakutsi du kalean, eta UAGAk negoziazio mahaietan lanean jarraitu du […]

Batasun Sindikala familia nekazaritza defendatzeko eta lehen sektoreari lehentasuna aldarrikatzeko

Asteartean, EHNE eta ENBA euskal nekazarien sindikatuok manifestazioa egin genuen Gasteizen, lehen sektoreak gure gizartean merezi duen arreta eskatzeko. Munduko Landaguneak antolatutako Familia Nekazaritzaren VIII. Konferentzia Globalaren ospakizuna aprobetxatuz, Europa Jauregiaren atarian bildu ginen ustiategi familiarren aldeko manifestu bat irakurtzeko, besteak beste, Euskadiko eta Nafarroako nekazaritza eta abeltzaintzaren sektoreko zati handienaren alde. Agiria irakurri ondoren, […]

Lurraren industrializazioaren aurka Solariaraino traktorada. Larunbat honetan, kontzentrazioa eta traktorada txikia

Asteazkenean, UAGAk, Araba Bizirik, Bionekazaritza eta ATACArekin batera, Eusko Jaurlaritzatik abiatu eta Miñaoko Solaria enpresaraino iritsi zen traktorada berri batean parte hartu genuen, energia jasangarriago baten aitzakiarekin landa-ingurunearen industrializazioak dakarren arriskuaz ohartarazteko, , gure lurraldearen merkantilizazioa ezkutatzen duten makroproiektu energetikoen bidez. Berriro gogoratu genuen ez gaudela energia berriztagarriaren aurka. Energia hori nola gauzatzen ari den […]

UAGA en la Korrika

UAGA Korrikarekin

Aurreko edizioetan bezala, UAGAk KORRIKAn parte hartu du aste honetan ibilbidearen 971. kilometroan Tetxako tunelean Langraitzera bidean lekukoa eramanez. Traktore batek eta zaldi batek lagundu zieten korrikalariei ibilbide osoan, lehen sektoreak gure gizartearentzat duen garrantzia ikusarazteko helburuarekin. Korrikari buruzko informazio guztia esteka honen bidez eskura dezakezu.

Parte hartu UAGAren Batzar Orokorrean

Martxoaren 22an UAGAren 45. Batzar Orokorra egingo dugu, UAGAko afiliatu guztien urteroko topalekua. «Porque somos necesarias / Beharrezkoak garelako» lelopean, batzarrak azken urteko jarduera sindikalaren errepasoa egingo du, erakundearen kontuak bozkatuko dira eta 2024an jorratuko diren ildo sindikalak azalduko dira. Lehen aldiz, Batzar Nagusia Arabako Lautadatik aterako da. Batzorde Exekutiboak sindikatuaren partaidetza-organo gorena eskualde guztietara […]

Aldarrikapen eta ekitaldi sindikalez betetako astean sartzen gara: zure parte-hartzea funtsezkoa da

Datorren astean UAGAk ekitaldi sindikalez eta aldarrikapenez beteriko astea izango du, eta bertan afiliazioa ezinbestekoa da gure mezua indartzeko. Jarraian zehazten dizkizugu: Martxoak 18, Korrika: UAGAk, euskarari lagunduz, Korrikan parte hartuko du aurten ere kilometro baten erosketarekin, eta honekin, Euskal Herrian lehen sektoreak duen garrantzia hainbat traktorerekin batera aldarrikatuko dugu. Gure kilometroa 971.a da, Kuartangoko […]

Europako Batzordeak inkesta bat abiarazi du NPBren karga burkratikoari buruz sektorearen iritzia jasotzeko

Europako Batzordeak online bidezko inkesta bat egin du EBko nekazarien eta abeltzainen iritzia zuzenean jasotzeko. Helburua NPBren finantza-laguntzekin lotutako prozedurek eta arauek eta EBko elikadura- eta nekazaritza-arloko beste arau batzuek dakarten zamari buruz iritzia jasotzea da. Galdesorta, galdera labur batzuez osatua, EBko hizkuntza guztietan dago eskuragarri (aukeratu hizkuntza goian eskuinean agertzen den menu txikian), esteka […]

Apirilaren 10era arte, inbertsioetarako eta gazteak ezartzeko laguntzen deialdiak zabalik 

Arabako Foru Aldundiak aste honetan nekazari gazteak ezartzeko laguntzen deialdia eta nekazaritza-ustiategietan inbertsioak egiteko deialdia argitaratu ditu. Inbertsioetarako laguntzen kasuan, aplikatu beharreko moduluak eta merkatu kostuak egunerako dira. Bi deialdiak eskatzeko epea 2024ko apirilaren 10ean amaituko da. Pertsona fisikoen kasuan, Aldundiaren erregistro orokorrean aurkeztu ahal izango dira, eta pertsona juridikoen kasuan, egoitza elektronikoan. Araudia esteka […]

Imagen del proyecto

Martxoaren 21ean, UAGAk parte hartzen duen Newfeed proiektuaren erakustaldi-jardunaldia

Newfeed UAGAk parte hartzen duen lankidetza-proiektu bat da. Helburua elikagaien industriako azpiproduktuak aprobetxatzeko pentsu alternatiboak garatzea da, animalien elikadurarako balioa emanez eta ekonomia zirkularra sustatuz. Proiektua azken fasean dago. Mediterraneoko hiru balio-kate baliozkotu dira: mahats-harrasken balorizazioa (Araban egina), laranja-azalaren balorizazioa (Grezian egina) eta oliba-opilaren balorizazioa (Egipton egina). Hiru azpiproduktuek elikadura-osagai berrien garapena ekarri dute, eta […]

Espigas de trigo y harina

Martxoaren 22an, Lanirina proiektuaren aurkezpena

Lanirina Arabako Lautadan garatutako lankidetza-proiektu bat da, eta zerealaren ekoizpen ekologikoari lotutako errotaritza-jarduera txikiak sortzea du helburu. Horrela, zirkuitu laburretan merkaturatu, eskualdeko motor ekonomiko eta sozial gisa jardun eta lankidetza-negozio-eredu berri bat garatu nahi da. Martxoaren 22an proiektuaren emaitzak aurkezteko jardunaldia egingo da. Programa kontsultatu eta izena emateko, hemen egin dezakezu.

Logo formación de HAZI

Upategiko izapideak SILICIEra egokitzeko ikastaroa

Foru Ogasunak zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema bat ezarri du (SILICIE). 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien xede diren produktuen eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaien kontabilitatea eramateko betebeharra Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez bete behar da, kontabilitate-idazpenak elektronikoki hornituz. Sistema honek aldaketa asko izan ditu upategien beharretara egokitzeko. Hori dela […]