Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren XV. Bikaintasun Sarien deialdia egin du
Datorren apirilaren 8an amaitzen da landa eremuko emakumeentzako Berrikuntzako Bikaintasun Sarien XV. edizioan parte hartzeko eskaera egiteko epea.
Sari huen helburua landa-ingurunean emakumeek egindako proiektuak eta horien zeregina aitortzen duten jarduerak bereiztea da. Bost kategoria daude berrikuntzarako bikaintasunaren inguruan: nekazaritza-jardueran, arrantza- edo akuikultura-jardueran, landa-inguruneko jarduera ekonomikoaren dibertsifikazioan, komunikaziorako bikaintasuna eta landa-ingurunean eta landa-arrantzako eremuetan emakumeei laguntzeari lotutako ibilbideagatik errekonozimendu berezia.
Sarietarako eskabideak aurkeztu ahal izateko, izena emateko inprimakiak bete behar dira eta hautagaitza MAPAren egoitza elektronikoan aurkeztu behar da apirilaren 8a baino lehen.
