Cargando…

Parte hartu UAGAren Batzar Orokorrean

Martxoaren 22an UAGAren 45. Batzar Orokorra egingo dugu, UAGAko afiliatu guztien urteroko topalekua.

«Porque somos necesarias / Beharrezkoak garelako» lelopean, batzarrak azken urteko jarduera sindikalaren errepasoa egingo du, erakundearen kontuak bozkatuko dira eta 2024an jorratuko diren ildo sindikalak azalduko dira.

Lehen aldiz, Batzar Nagusia Arabako Lautadatik aterako da. Batzorde Exekutiboak sindikatuaren partaidetza-organo gorena eskualde guztietara hurbiltzea erabaki du, eta, beraz, Batzarra eskualde ezberdinetan egingo da datozen urteetan. Oraingoan Guardian ospatuko da, Villa Lucia gune gastronomikoan. Lehen deialdia 11:00etarako deitu da eta bigarrena 11:30etarako.

Batzarraren ondoren, bazkari bat egingo da afiliazio osoarentzat, sindikatuak eta bertaratutako pertsona bakoitzak ordainduta. Bazkari honekin afiliatuen arteko harremanak sustatu nahi dira, gero eta elkartuago dagoen sindikatu bat lortzeko. Era berean, autobusak jarriko dira Guardiara joateko. Oraindik izena eman ez baduzu, deitu bulegora astelehenean, martxoaren 18an, kudeatzen saiatzeko.

Zure parte-hartzea beharrezkoa eta funtsezkoa da sektorearen eta sindikatuaren etorkizunerako.
Zure zain gaude!