Cargando…

Lurraren industrializazioaren aurka Solariaraino traktorada. Larunbat honetan, kontzentrazioa eta traktorada txikia

Asteazkenean, UAGAk, Araba Bizirik, Bionekazaritza eta ATACArekin batera, Eusko Jaurlaritzatik abiatu eta Miñaoko Solaria enpresaraino iritsi zen traktorada berri batean parte hartu genuen, energia jasangarriago baten aitzakiarekin landa-ingurunearen industrializazioak dakarren arriskuaz ohartarazteko, , gure lurraldearen merkantilizazioa ezkutatzen duten makroproiektu energetikoen bidez.

Berriro gogoratu genuen ez gaudela energia berriztagarriaren aurka. Energia hori nola gauzatzen ari den kontra gaude, izan ere, energia konpainia handien onura ekonomikoa lehenetsi egiten da lehen sektorearen kontura. Eusko Jaurlaritzaren atarian irakurri zen manifestua hemen kontsulta dezakezu.

Egoera hau are gehiago ikusarazteko eta haurrak eta adinekoak arazo honen partaide bihurtzeko, larunbatean traktorada txiki bat antolatu da. 11:30etan Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuko da Aldundira arte iristeko. Han, elkarretaratzea egingo dugu 13:00etan. Parte hartzera gonbidatuta zaudete, etxeko txikien zain gaude bereziki. ANIMATU ETA PARTE HARTU!