Cargando…

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

Gogorarazi nahi dizugu datorren ekainaren 3an UAGAk Pablo Etcheberryren eskutik antolatutako jardunaldia izango dela. Abeltzaintza-sektorearentzat aberasgarria izango den topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarduerak zati teoriko bat izango du goizean eta bazkalostean praktika saioa egingo da abeltzaintza-ustiategi batean. Jardunaldia doakoa da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da (Gustavo: 635 704 865).

Zierbena 2, 3 eta 4 parke fotovoltaikoen aurkako alegazioak prestatzen jarraitzen dugu. Araba defenda dezagun!!

Gogorarazten dizuegu UAGA alegazioak prestatzen ari dela duela bi aste argitaratu ziren 2., 3. eta 4. parke fotovoltaiko proiektuen aurka. Nekazari, abeltzain edo kaltetutako herrietako bizilagun bat bazara jarri harremanetan UAGArekin alegazioak egiteko. Bestalde, herritar guztiak gonbidatzen ditugu ekainaren 1ean Gasteizen deitu dugun mobilizaziora joatera. Lehen sektorearen, gure herrien eta orotara, Arabako gizarte osoaren bizitza […]

EHNEk Nekazaritza eta Abeltzaintza Saila eskatzen du Eusko Jaurlaritza berrian

Datorren ekainean Euskadin Lehendakari berria eta Jaurlaritza egitura berria izango dira. Gaur egun, gobernua osatuko duten alderdi politikoak beren egitura eta gobernua osa dezaketen sailen kopurua negoziatzen ari dira. EHNEk eskatzen du, une erabakigarri honetan, lehen sektoreak sail propioa eta esklusiboa izatea, aurkezten zaizkion erronkei aurre egin ahal izateko. Lau legegintzaldi daramatzagu, beste sail batzuekin […]

Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako produktuen hurbileko salmenta arautu du dekretu berri baten bidez

Eusko Jaurlaritzak duela gutxi argitaratu du hurbileko salmentaren bidez merkaturatutako elikagaien baldintza higieniko-sanitarioak, trazabilitatekoak, etiketatzekoak eta publizitatekoak arautzen dituen dekretua. Hurbileko salmenta ekoizleak kontsumitzaileari zuzenean saltzea da, azoka batetan zein telematikoki egiten bada ere, hau da betiere telefonoz edo interneten bidez  kudeatu eta produktua adostutako leku batean entregatzen bada. Arau berriak zirkuitu laburreko salmentaren kontzeptua […]

COAGek anbizio handiagoa eskatu du, abeltzaintza estentsiboko ustiategien errentagarritasunari aurre egiteko

Aste honetan, Nekazaritza Ministerioak deituta, Abeltzaintza Estentsiboko Foroa egin da Toledon. Bertan, sektorearen arazoei eta erronkei heldu zaie. COAGek positiboki baloratu ditu animalien osasunean eta sinplifikazio burokratikoan egindako aurrerapenak, baina neurri zehatzetan anbizio gehiagoren falta sumatzen du, abeltzaintzako ustiategien bideragarritasun ekonomikoa hobetu ahal izateko. Ministerioak iragarritako neurrien artean osasun-plan integrala sinplifikatzea eta ustiategiko albaitariaren figura […]

Paiseje de Mendiola en el Anillo Verde

Europako Parlamentuko hauteskundeetarako nekazaritza-proposamenak jasotzen dituen dokumentua helarazi die COAGek talde politikoei

Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira. Lehen sektorearentzat berebiziko garrantzia duen hauteskunde-hitzordu honen aurrean, COAGek nekazari eta abeltzain profesionalen eskaera nagusiak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu die talde politikoei. NPB malgutu eta desburokratizatzeaz gain, COAGek ezinbestekotzat jotzen du balio-katearen berrorekari ekitea, bereziki azpimarratuz hirugarren herrialdeekiko merkataritza-itunak eta sektoreari dakarkion lehia desleiala aurreko neurriak hartzeko. […]

Zereal-uztaren % 60 baino gehiago galdutzat eman da Mediterraneoko arroan eta Penintsulako ipar-ekialdean

COAGeko Nekazaritza Sailak ikerketa bat egin du zereal kanpainaren egoerari buruz. Horren arabera, penintsulako ipar-ekialdeko eta arro mediterraneoko lehorreko zerealen 370.000 hektarea baino gehiagok uztaren % 60 eta % 90 artean galduko dute bigarren urtez jarraian, lehortearen ondorioz. Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira laboreak egoera hobean dituzten autonomia-erkidegoak, […]

Mobilizazioa Ekainaren 1ean: Arabako abeltzaintza eta nekazaritza sektore estrategikotzat hartzeko 

UAGAk, Araba Bizirik eta Bionekazaritza, lurraldearen eta lehenengo sektorearen aldeko mobilizazio berri bat deitu dugu ekainaren 1erako. Ostegun honetan,  deialdia aurkeztu dugu prentsaurreko baten bidez. Lurraldea erabateko zaurgarritasun egoera batean dagoela ohartaraziz; izan ere, behin betiko okupazio eta  degradazio dituen ingurune naturala eta landa-gunea hautsiz. Hemen kontsulta dezakezu gaur egun planteatutako proiektuen mapa Ziur gaude […]

Paneles solares

UAGAk Zierbenako 2, 3 eta 4. proiektu fotovoltaikoei alegazioak aurkezten laguntzen dizu

Joan den astean jakinarazi genuen Zierbena 2, 3 eta 4 proiektu fotovoltaikoak jendaurrean jartzeko prozesua hasi zela eta UAGAk, dagozkion alegazioak aurkeztuko dizkiela. Gainera, alegazio-eredu bat prestatzen ari da proiektuaren eraginpeko pertsona guztientzat (kontsultatu hemen okupazio-planoak). Maiatzaren 31a baino lehen jarri UAGArekin harremanetan (945 260 530) eta utzi zure datuak.

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro  enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro […]

Tren de alta velocidad

Batzar Nagusiek ez daudela ados adierazi dute, Erribeitian AHTaren ibilbide planteamenduarekin

Joan den apirilaren 15ean, Arabako Batzar Nagusietako, Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Azpiegituren Batzordean, mozio bat onartu zuten, Erribeituan abiadura handiko trenaren (AHT) trazadurarekin bat ez datozela adierazteko . Bertan, ordezko konponbideak bilatzeko eskatzen zaie Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Mozioaren testuaren arabera, proposatutako trazadurak ingurumenean, ikusmenean eta akustikan eragin handia eta neurrigabea izango du udalerriarentzat […]

UAGAk Gasteizko Udalak San Isidro egunez egindako harreran parte hartu du

Asteazken honetan San Isidro eta Santa Maria de la Cabeza nekazarien eta abeltzainen zaindarien eguna ospatzen zen. Ohikoa denez, Gasteizko Udalak ACOVI, udalerriko 63 toki-erakundeetako ordezkariei eta UAGA ri harrera egin zien atzo. Nieves Quintanak, ACOVIko presidente eta UAGAko afiliatua, kontzejuetako bizilagunei eta haien jarduera nagusiari, nekazaritzari eta abeltzaintzari, udalaren aldetik arreta handiagoa eskatu zien. […]

pPuesto de Uagalur en la feria santiago

Santiago Azokako salmenta postuak eskatzeko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiak deialdia ireki du 2024ko Santiago Azokan pertsonek, enpresek edo erakunde ekoizleek beren ekoizpena merkaturatzeko parte har dezaten. Parte hartzeko eskabide-inprimakia eta baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaileak eta deialdia bera, esteka honetan daude eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru […]

Maiatzak 15, Landa Munduaren Eguna

200 haur inguruk lehiaketa artistiko batean parte hartu dute euren herriak nola ikusten dituzten ezagutzeko Bere ikuspegitik, ingurune aberasgarri eta naturarekin kontaktuan dagoen ingurune bateko kide izatearen sentimendua nabarmentzen da Arabako landaingurunean lan egiten dugun erakundeok ACOA, Caritas, Arabako Landaeremuko Kristauak, Gure Soroa, Landaeremuko Emakumeen Sarea4 eta 16 urte bitarteko umeei zuzendutako lehiaketa artistiko bat […]