Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik
UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro ere berarekin egotea pentsatu dugu.
Etcheberry abereen maneiurako berritzaileak izan daitezkeen produktuak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Prozesu-teknologietan oinarritutako kostu minimoko abeltzaintza lortu du, ekoizpena maximizatuz, errendimenduak handituz eta hektareako abere karga handitzea ahalbidetuz. Larreen erabileran oinarritutako sistema bat proposatzen du, belar ondua, pentsua eta kanpoko intsumoak minimizatuz, hektareako kilo libreak ekoiztera bideratua.
Abeltzaintza sektorearentzat aberasgarria izango den topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarduerak goizean, zati teoriko bat izango du eta bazkalostean atal praktikoa egingo da abeltzaintza ustiategi batean. Jardunaldia doakoa da eta aldez aurretik izena eman behar da (Gustavo: 635 704 865).
