Cargando…

Ekainaren 13an, kontzentrazioa Batzar Nagusietan, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategikotzat jotzeko

Datorren ostegunean, ekainaren 13an, Batzar Nagusietako Lurralde Oreka eta Lurralde Antolamenduko Batzordeak, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza jarduera estrategiko izendatzeko mozioa bozkatuko du. Mozio hau Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAren proposamenez aurkeztu da, eta bere helburua da nekazaritza-lurra zaintzea eta familia-ustiategien titular diren nekazarien eta abeltzainen jarduera babestuko duten politika aktiboak eta araudi erregulatzailea garatzea. UAGAk, Araba Bizirik-ek […]

Arabako gizarteak ezetz esan dio makroproiektu energetikoen politika honi. Herria alegazioa sinatu!

Joan den larunbatean, 3.000 pertsona inguruk eta 50 traktorek energia berriztagarrien makroproiektuak instalatzeko egungo politikaren aurkako jarrera erakutsi zuten Gasteizko kaleetan. Bide honetatik jarraituz gero, atzera bueltarik gabeko eragina izango du gure lurralde historikoan. Araba Bizirik, Bionekazaritza eta UAGAk deituta, manifestazioa Gasteizko erdigunean izan zen, beste energia-politika baten aldeko apustua egiten zuten pankartekin. Ibilbidearen amaieran […]

Sektorearen aurkako jazarpen maniobrek aurrera jarraitzen dute

Azken egunotan mugimendu berriak ezagutu ditugu, proiektu berrien publikazioak edo lehendik dauden beste proiektu batzuen jarraipenaren ondorioz. Energiaren produkzioarako, zein azpiegitura handien aldetik ere egon dira jazarpen maniobrak, AHTaren kasu. Alde batetik, parke fotovoltaiko eta eolikoen proiektu berrien sorrera iragartzen jarraitzen da eta horiek nekazaritza-lurrak okupatzen jarraitzeko asmoa dute. Gainera, jakin dugu enpresak “lan komertziala” […]

UAGAk antolatutako artzaintzari buruzko jardunaldiak aurreikuspen guztiak bete zituen

Aste honetan izan da UAGAk antolatutako txandakako artzaintzari buruzko jardunaldia, eta hogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten. Pablo Etcheberry izan zen hizlaria; abeltzain argentinarrak azaldu zuen nola lortu duen kostu minimoko teknologietan oinarritutako abeltzaintza praktikan jartzea, ekoizpena maximizatuz eta hektareako abere-zama handituz produkzio handiagoak lortu daitezkeen. Larreen erabilera sustatu eta belar ondua, pentsua eta […]

vaca

Dagoeneko egin daitezke zezenen ugalkortasun-testak Aberen

Aberek jakinarazi duenez, zezenen ugalkortasunari buruzko proba diagnostikoak egiteko behar den materiala dauka, EHEk (gaixotasun hemorragiko epizootikoa) animalia horiei nola eragin dien jakiteko. Lehenengo frogak egiten hasi dira eta jada, interesdunek eskatu dezakete froga egiteko. Kostua 140 €-koa izango da (joan-etorria eta lehen zezena barne) eta 50 €-koa gainerakoentzat. Faktura bakoitzeko 52,36 euroko hobaria egingo […]

Ordenador para gestión de explotación lechera

Elikadura-katea digitalizatzeko laguntzen justifikazioari buruzko azalpena

Duela gutxi, elikagaikatea digitalizatzeko laguntzen onuradunek jakinarazpen bat jaso dute, laguntza horiek justifikatzeko epeari eta aukeztu beharreko dokumentazioari buruz (2025eko urtarrilaren 31a baino lehen) Jakinarazpen horretan laguntza horien justifikazio luze eta zaila eskatzen zen. Onuradun batzuen kexen aurrean, UAGA harremanetan jarri da sailarekin eta azkenean, beharrezko dokumentazioa murriztu eta honako hau izango dela argitu dute: […]

UAGAk Gozo Salburua jardunaldian parte hartu du, eskola-elikadura iraunkorra eta osasungarria sustatzeko

Maiatzaren 26an, Gasteizko hezkuntza-komunitatea Salburuako gizarte-etxean bildu zen Gozo Salburua jardunaldia ospatzeko, eskola-elikadura iraunkorra eta osasungarria sustatzeko ekimenaren baitan. EHIGEk (Euskal Herriko Ikasleen Gurasoak) eta GPGAk (Gure Platera, Gure Aukera) antolatuta, hezkuntza-komunitate osoak, nutrizioan adituak diren profesionalek eta beste kolektibo batzuek parte hartu zuten jardunaldian, besteak beste, UAGAk. Joseba Martinez de Mendijur, UAGAko ordezkariak, lehen sektoreak […]

Bihar, denok Gasteizera! Lehen sektore estrategiko baten alde. Araba defenda dezagun!!

Bihar larunbata, ekainak 1, gure lurraldea, nekazaritza eta abeltzaintza defendatzeko hitzordua dugu Gasteizen: UAGAk, Araba Bizirik-ek eta Bionekazaritzak deitutako manifestazioan. Energia berriztagarrien makroproiektuen etengabeko jarioarekin jasaten ari garen jazarpen sistematikoaren aurka gaudela erakusteko. Bakarrik maiatzean 5 parke fotovoltaiko eta eolikoko beste baten baimen eskaerak argitaratu dira. Araba interes pribatuen plan industrializatzaile baten menpe jartzen ari […]

Uvas sin madurar

Ekainaren 2an amaitzen da Arabako Errioxan mahastien uzta berdeko dirulaguntzaren behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkezteko epea

Arabako Foru Aldundiak aste honetan argitaratu ditu bere web orrian lurzati onargarrien behin-behineko zerrenda, baita uzta berdearen laguntzarako onargarriak ez diren lursailen zerrenda ere. Arabako Errioxako afiliatuei SMS eta WhatsApp bidez jakinarazi diegun bezala, alegazioak aurkezteko epea ekainaren 2ra arte dago zabalik, eta telematikoki egin behar dira, esteka honen bidez. Hauek dira zerrendetarako zuzeneko estekak: […]

UAGAk GOFEk sustatutako Gizarteratze Batzordean parte hartu du

UAGAk Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak (GOFE) deitutako Gizarteratze Batzordearen bileran parte hartu du aste honetan. Bertan, OINEZ Programan gauzatutako jarduerak eta emaitzak aurkeztu ziren. Programa hori 2017an sortu zen, arriskuan edo gizarte-bazterkerian dauden kolektiboak landa-ingurunean txertatzen laguntzeko. Bileran positiboki baloratu zen Arabako Errioxako sare sozialean egindako laguntza-lana, eragile askoren inplikazioarekin: gizarte-zerbitzuak, Caritas, Gurutze Gorria, Lanbide, […]

Tres vacas

Ekainaren 1etik 21era, abere aseguruak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Arabako Foru Aldundiak ustiategien osasun arriskuetaz babesten dituzten abeltzaintza-aseguruak kontratatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Ekainaren 1etik 21era egongo da epea zabalik. Laguntzak 2023ko ekainaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra bitartean sinatutako polizei zuzenduta daude. Pertsona juridikoek modu telematikoan egin beharko dute aurkezpena, esteka honen bidez, eta pertsona fisikoek aukera telematikoa edo presentziala aukera dezakete, Aldundiaren Erregistro […]

pastor y ovejas

Ministerioak ekorerregimenen behin betiko zenbatekoak argitaratu ditu, murrizketa garrantzitsuekin

Nekazaritza Ministerioak praktika bakoitzeko jasoko diren zenbatekoak argitaratu berri ditu, NPB 2023 aitorpenei dagokienez. Ordainketa horiek eskaeraren urteko abenduaren 1etik hurrengo urteko ekainaren 30era bitartean egin behar dira. Dokumentu horretan, ekorregimen bakoitzean hektarea bakoitzeko hasieran aurreikusitako zenbatekoak eta behin betikoak jasotzen dira. Honako hauek dira murrizketen laburpena: Larratze estentsiboa, sega eta biodibertsitatea larre hezeetan eta […]

paisaje de cereal

Ekainaren 15era arte luzatu da NPBaren eskaria egiteko epea

Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroak aste honetan iragarri du Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) eskaera aurkezteko epea luzatu egingo dela. Luzapen berri hori ekainaren 15era arte luzatuko da, espedienteak sinatzeko orduan emandako atzerapenengatik. Gobernuak, halaber, NPBren laguntzen eskatzaileentzako malgutasunak eta sinplifikazioa erraztu nahi ditu, legegintza-berrikuntzen testuinguruan.