Irailaren 9an, nekazaritza-merkatu gardena Gasteizera itzultzen da
Gure gizartean tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen esparruan, datorren larunbatean, irailak 9, AGA S. Coop. eta UAGAk Nekazaritza Merkatu Gardena antolatuko dugu.
Azoka Urrezko Zeledonen plazan (Korreosen aurrean) jarriko da, herritarrei Araban ekoizten diren elikagaiak bertatik bertara ezagutzeko aukera emateko.
Beste batzuetan bezala, bertara hurbiltzen diren pertsonek Arabako ekoizleei zuzenean erosi ahal izango dizkiete produktuak eta Slow Fooden eskutik tokiko produktuarekin dastatzeko aukera ere egongo da, baita ekoizleekin elkarrizketak eta haurrentzako tailerrak ere.
Ez da hirian ikusi ohi dugun merkatu bat gehiago, baizik eta landa eremua eta hiriaren arteko topagune bat, non Arabako ekoizleek gure lurrak eskaintzen duen onena eskaintzen duten, kontsumitzailearentzat bidezko prezioan eta ekoizleentzat duina den prezioan. Helburua nekazaritza-produktuen zuzeneko salmenta sustatzea da, sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzea eta, horrela, gure herrietako tokiko ekonomiaren alde egitea.
Irailaren 9an 10:30etatik 14:00etara itxaroten zaituztegu!