Egunero otsoek 35 eraso eragiten dituzte abereei Estatu mailan
Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) gobernu berriari eskatuko dio berehala zuzentzeko Teresa Riberak 2021eko irailean egindako akatsa, otsoa babestutako espezieen artean sartzea, eta bide batez Europar Batasunaren ildoan jartzea, babes hori malgutzea eskatzen ari baita.
Lehen urte honetan, “Ribera Legea”ren ondorioz, otsoen erasoak %20 igo dira. Otso gehien dituzten autonomia-erkidegoetan (Asturias, Kantabria, Galizia, Gaztela eta Leon eta Errioxa) 2.338 eraso gehiago izan dira 2022an aurreko urteko aldi berean baino, 10.560tik 12.898ra pasatuz.
COAGek irailaren 20ko TED/980/2021 Agindua indargabetu eta dialogo-prozesu bat irekitzeko eskatzen du, otso-populazioak abeltzaintza estentsiboaren bateragarri egiteko eta estrategia nazional bat adostu eta garatzeko. Estrategia hori funtsezkoa da landa-eremuek bizirik irauteko, bai eta haien balio naturalak, paisajistikoak, gastronomikoak eta kulturalak babesteko ere.
COAGen prentsa-oharra hemen kontsulta dezakezu.