Cargando…

Eusko Jaurlaritza ereiteko patataren dekretuaren zirriborroa prestatzen ari da, 2019ko kanpainarako indarrean sartuko dena

Ereiteko patata ekoizteko araudia nabarmen aldatuko da 2019ko kanpainarako. Eusko Jaurlaritza zirriborro bat amaitzen ari da, eta martxoaren 22an eman zien horren berri sektoreko eragileei. Dekretu horretan, desagertu egiten dira udalerri esklusiboak.
Ia probintzia osoak (Arabako Errioxa, Aiara eta inguruko herri batzuk izan ezik) izango du ereiteko baimena. Baimendutako zonak bi udalerri mota egongo dira:  batetik, ereiteko patatara bideratutako udalerriak, aurreko urteetan ereiteko patata izan dutenak eta garai bateko lehentasunezko udalerrien antzerako laborantza-baldintzak dituztenak.  Bestalde, mugatutako udalerriak egongo dira, aurreko sei kanpainatan nematodoak izan dituztenak. Muga garrantzitsuak izango dituzte zona horiek, ereiteko zein kontsumotako patata ekoizleentzako; denak egongo dira lurraren aldez aurretiko analisia egitera, neumatodoen presentzia ikusteko. Emaitza positiboa bada, debekatuta egongo da ereiteko patata ekoiztea, eta kontsumorakoa bakarrik ekoiztu ahal izango da, barietate erresistenteak bakarrik, Hazien Zerbitzuaren baimenarekin. Ekoizpenera bideratutako udalerritzat deklaratzeko edo era horretako udalerri izateari uzteko baldintzak egongo dira aurrerantzean ere.

Info+ Jon: 629802175