UAGAk Aldundiari NPBn aldaketak eskatu dizkio
Otsailaren 13an, UAGA Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko diputatua den Amaia Barredorekin eta Nekazaritza zuzendaria den David Fernandezekin bildu zen, NPBren laguntzei eta kudeaketari dagokienez, sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gaietan aurrera egiteko. Laguntzen ordainketei dagokienez, ICM eta gazteen inguruko laguntzak dagoeneko ordainduta daudela jakinarazi zen, baita nekazaritzako aseguruei eta uzta berdeari eta destilazioari dagozkienak ere. […]















