Cargando…

UAGAk Bridging Valueseko azken jardunaldian parte hartu du

Joan den astean, UAGAk Bridging Values proiektuaren azken jardunaldian parte hartu zuen. BC3k (Basque Centre for Climate Change) gidatutako proiektua da eta biodibertsitateari eta zerbitzu ekosistemikoei eragiten dieten politikek tokiko komunitateetan nola eragiten duten ulertzeko nazioarteko ikerketa ekimena da. Gasteizko proiektuaren ardatza ezagutza pluralizatzea eta naturgunearen kudeaketan bidezko erabakiak hartzea bermatzea izan da. UAGAk proiektu honetan parte hartu du lehen sektorearen ikuspegia emateko, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera defendatuz.

zuen azpimarratzeko lurraldearen eraldaketa ez dagoela teknologia berrien edo proiektu espezifikoen mende, baizik eta pentsatzeko, antolatzeko eta egiteko moduetan gertatzen diren aldaketen mende. Ekintza bide nagusien bidez, agroekologia, gobernantza parte hartzailea eta elikagai, energia eta biodibertsitatearen kontserbazio sistemak lerrokatzeko erkidegoko ekimenak indartu nahi dira.