Partekatutako titulartasuneko ustiategientzako laguntza aurkezteko epea uztailaren 14ra arte zabalik
Nekazaritza Ministerioak aste honetan argitaratu du titulartasun partekatuko ustiategietarako laguntzen deialdia. Ustiategien Gizarte Segurantzako kuoten zati bat ordaintzen laguntzea du helburu.
Ministerioaren titulartasun partekatuko nekazaritza ustiategien erregistroan, deialdia argitaratu baino hilabete lehenago, alta emanda dauden nekazaritza-ustiategiek dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte
Laguntzak zuzeneko emakidaren araubidean deitzen dira eta ez daude eskatzaileen norgehiagokaren mende. Laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa da ustiategi onuradun bakoitzeko. Epea uztailaren 14an amaituko da. Ministerioaren egoitza elektronikoen arbidez egin dezakezu eskaera.
