Cargando…
vaca

UAGAko haragitarako behien sektoreko batzorde bilera egin du

Joan den astean, UAGAko haragitarako behien batzordea bildu zen. Bertan, Arabako gaixotasun hemorragiko epizootikoaren egoera eta gaixotasun horrek epe ertainean izan ditzakeen ondorio negatiboen aurrean jarduteko proposamenak azaldu ziren. Animalien heriotzaren ondoriozko kalte-ordainekin batera, UAGAk lortu gabeko irabazien kalte-ordaina eta lurraldeko abeltzaintzako ustiategietan zezenen ugalkortasuna testatzeko jarduerak proposatu ditu.

Beste gaien artean, merkatuaren egoera aztertu zen, egoera orokorraren errepasoa eginez eta haragia ekonomikoki modu justuan baloratzeko beharra azpimarratuz.