Makroproiektuei irabazitako borroka berri bat: Ubalza I eta II eta Solaria Zierbena Solar 4
Aste honetan jakin dugu Ubalza I eta II parke fotovoltaikoen enpresa sustatzaileak, Agurain eta Iruraiz Gauna udalerrietan eraikitzea aurreikusten zutenak, proiektuak eraikitzeari uko egin diela. Emandako argudioa da ingurumen baldintzak betetzeko egin behar zituen aldaketek, bideraezinak egiten zituztela proiektuak.
UAGAk alegazioak aurkeztu zituen proiektu horien aurka eta besteak beste, Nekazaritza eta Basogintzaren LAParekin eta Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legearekin bateraezinak zirela argudiatu zuen.
Era berean, ‘Solaria Zierbena Solar 4’ instalazioa jartzeko eskaera ezetsi da sartzeko baimena iraungi delako, ez baita garaiz lortu ingurumen inpaktuaren aldeko adierazpenik, Solaria Zierbena Solar 3rekin gertatu zen bezala.
Salaketa eta ezespen horiek agerian uzten dute UAGA proiektu horiei aurre egiteko egiten ari den ahaleginak, alegazioak aurkezten, borroka politikoaren edota gizarte erantzunaren bidezko borrokak eragina duela eta beraz, nekazaritza-lurra eta landa-ingurunea ekimen horietatik guztietatik babesteko borrokan jarraitu behar dugula.
