Cargando…

Labore alternatiboen saiakuntzak hasi dira

Aste honetan hasi dira UAGAk eta Aldundiak planteatutako labore alternatiboen saiakuntzak landatzen eta ereiten. Ekimen hori Arabako lur ureztatuen egoera hain delikatua dela eta sortu da. Beharrezkoa baita gure labore ureztatuak ustiapenei errentagarritasun hori itzuliko dieten produktuetara bideratzea.

Horrela, tipulan eta arto lehorrean saiakuntzak egiteko eta Lurraldean ekoizpen horiek teknikoki eta ekonomikoki nola ematen diren aztertzeko lankidetza planteatzea lortu zen. Aste honetan erein eta landatu dira. Laster jakinaraziko dizuegu labore horiek nola garatzen diren eta zer potentzialtasun duten.