UAGAk kudeatutako nekazaritza-kanpainak amaitzen ari dira
UAGAk kudeatzen dituen arto, patata, mahats eta sagar-uztaren nekazaritza-kanpainak amaierara iristen ari dira. Patata-kanpainari dagokionez, urte zaila izan da harri-jasak kaltetutako eremuetan, eta, ondorioz, uzta-galerak izan dira. Iraileko lehen euriteek kanpainaren hasiera atzeratu zuten eta datorren astean amaitzea aurreikusten da. Arabako Errioxan mahats-bilketa lanaren azken egunetara hurbiltzen ari da. Kanpaina konplexua izan da, errendimenduak jaitsi […]













