Cargando…
Paiseje de Mendiola en el Anillo Verde

Europako Parlamentuko hauteskundeetarako nekazaritza-proposamenak jasotzen dituen dokumentua helarazi die COAGek talde politikoei

Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo dira. Lehen sektorearentzat berebiziko garrantzia duen hauteskunde-hitzordu honen aurrean, COAGek nekazari eta abeltzain profesionalen eskaera nagusiak jasotzen dituen dokumentu bat aurkeztu die talde politikoei. NPB malgutu eta desburokratizatzeaz gain, COAGek ezinbestekotzat jotzen du balio-katearen berrorekari ekitea, bereziki azpimarratuz hirugarren herrialdeekiko merkataritza-itunak eta sektoreari dakarkion lehia desleiala aurreko neurriak hartzeko. […]

Zereal-uztaren % 60 baino gehiago galdutzat eman da Mediterraneoko arroan eta Penintsulako ipar-ekialdean

COAGeko Nekazaritza Sailak ikerketa bat egin du zereal kanpainaren egoerari buruz. Horren arabera, penintsulako ipar-ekialdeko eta arro mediterraneoko lehorreko zerealen 370.000 hektarea baino gehiagok uztaren % 60 eta % 90 artean galduko dute bigarren urtez jarraian, lehortearen ondorioz. Andaluzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa dira laboreak egoera hobean dituzten autonomia-erkidegoak, […]

Mobilizazioa Ekainaren 1ean: Arabako abeltzaintza eta nekazaritza sektore estrategikotzat hartzeko 

UAGAk, Araba Bizirik eta Bionekazaritza, lurraldearen eta lehenengo sektorearen aldeko mobilizazio berri bat deitu dugu ekainaren 1erako. Ostegun honetan,  deialdia aurkeztu dugu prentsaurreko baten bidez. Lurraldea erabateko zaurgarritasun egoera batean dagoela ohartaraziz; izan ere, behin betiko okupazio eta  degradazio dituen ingurune naturala eta landa-gunea hautsiz. Hemen kontsulta dezakezu gaur egun planteatutako proiektuen mapa Ziur gaude […]

Paneles solares

UAGAk Zierbenako 2, 3 eta 4. proiektu fotovoltaikoei alegazioak aurkezten laguntzen dizu

Joan den astean jakinarazi genuen Zierbena 2, 3 eta 4 proiektu fotovoltaikoak jendaurrean jartzeko prozesua hasi zela eta UAGAk, dagozkion alegazioak aurkeztuko dizkiela. Gainera, alegazio-eredu bat prestatzen ari da proiektuaren eraginpeko pertsona guztientzat (kontsultatu hemen okupazio-planoak). Maiatzaren 31a baino lehen jarri UAGArekin harremanetan (945 260 530) eta utzi zure datuak.

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro  enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro […]

Tren de alta velocidad

Batzar Nagusiek ez daudela ados adierazi dute, Erribeitian AHTaren ibilbide planteamenduarekin

Joan den apirilaren 15ean, Arabako Batzar Nagusietako, Mugikortasun Iraunkorraren eta Bide Azpiegituren Batzordean, mozio bat onartu zuten, Erribeituan abiadura handiko trenaren (AHT) trazadurarekin bat ez datozela adierazteko . Bertan, ordezko konponbideak bilatzeko eskatzen zaie Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Mozioaren testuaren arabera, proposatutako trazadurak ingurumenean, ikusmenean eta akustikan eragin handia eta neurrigabea izango du udalerriarentzat […]

UAGAk Gasteizko Udalak San Isidro egunez egindako harreran parte hartu du

Asteazken honetan San Isidro eta Santa Maria de la Cabeza nekazarien eta abeltzainen zaindarien eguna ospatzen zen. Ohikoa denez, Gasteizko Udalak ACOVI, udalerriko 63 toki-erakundeetako ordezkariei eta UAGA ri harrera egin zien atzo. Nieves Quintanak, ACOVIko presidente eta UAGAko afiliatua, kontzejuetako bizilagunei eta haien jarduera nagusiari, nekazaritzari eta abeltzaintzari, udalaren aldetik arreta handiagoa eskatu zien. […]

pPuesto de Uagalur en la feria santiago

Santiago Azokako salmenta postuak eskatzeko epea zabalik

Arabako Foru Aldundiak deialdia ireki du 2024ko Santiago Azokan pertsonek, enpresek edo erakunde ekoizleek beren ekoizpena merkaturatzeko parte har dezaten. Parte hartzeko eskabide-inprimakia eta baldintzak betetzen direla adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena, oinarri arautzaileak eta deialdia bera, esteka honetan daude eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru […]

Maiatzak 15, Landa Munduaren Eguna

200 haur inguruk lehiaketa artistiko batean parte hartu dute euren herriak nola ikusten dituzten ezagutzeko Bere ikuspegitik, ingurune aberasgarri eta naturarekin kontaktuan dagoen ingurune bateko kide izatearen sentimendua nabarmentzen da Arabako landaingurunean lan egiten dugun erakundeok ACOA, Caritas, Arabako Landaeremuko Kristauak, Gure Soroa, Landaeremuko Emakumeen Sarea4 eta 16 urte bitarteko umeei zuzendutako lehiaketa artistiko bat […]

Parque fotovoltaico

Arabako beste hiru parke fotovoltaiko baimentzeko eskaerak argitaratu dira, ia 400 hektarea hartzen dituztenak

ALHAOk aste honetan «Solaria Zierbena Solar 2», «Solaria Zierbena Solar 3» eta «Solaria Zierbena Solar 4» eguzki-planta fotovoltaikoen eta hauei lotutako ebakuazio-azpiegituren aurretiazko administrazio-baimenaren eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaerak jendaurrean jartzeko prozesua argitaratu du. Solariak abian jarri nahi dituen hiru azpiegitura hauek Erriberabeitian, Zigoitian, Zuian, Gasteizen eta Iruña Okan kokatzen dira. Guztira, 374,2 hektarea okupatuko lirateke, […]

Ordeño de una vaca de leche

UAGA Kaikurekin bildu da esnetarako behien sektorearen egoera aztertzeko

UAGA Kaiku S. Coop-eko eta Iparlat-eko ordezkariekin bildu da, sindikatuak Kaikuko ustiategi ekarleei eskaintzen zaizkien baldintzen eta elikadura katearen legearen inguruan eskaera bat egin ondoren. Esne-enpresak merkatuaren egoera azaldu zuen, non distribuzioaren menpekotasuna handia den eta industriarako maniobra-tarte txikia. Kontsumo-joerak ere zehaztu zituzten, eraldatutako produktuari eta esne osoari zuzenduak. UAGAk abeltzaintza-ustiategien epe ertain eta luzerako […]

UAGAk berriro eskatu dio URAri Uraren Kanona salbuesteko

UAGAk Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluan parte hartu du gaur, Arantxa Tapia sailburua buru dela. Bileran, besteak beste, uraren kanonaren erregelamendua onartzen duen Dekretuaren aldaketa aztertu da, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerei buruz indarrean dagoen araudiaren aldaketara egokitzeko. Aldaketa honek zenbait sinplifikazio jasotzen ditu maila burokratikoan, eta kanonaren salbuespena 2022, 2023 eta 2024rako ezartzen du nekazaritza […]

Temporeros en espergura

Udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainaren aurreko bilera Arabako Errioxan

UAGAk udaberriko kimaketa- eta desniete-kanpainarako sasoikako langileak kontratatzeari buruz informazio-jardunaldi bat egin zuen joan den astean Guardian, Arabako Errioxako Kuadrillan. UAGAn lehen sasoikako langileen koadrilak kudeatzen ari dira apiriletik nekazariei zerbitzua emateko. Jardunaldi honetan berriro azaldu ziren kontratazio-moduetan egindako aldaketen xehetasunak, indarrean dagoen legeria eta lan-ikuskaritzei buruzko gai garrantzitsuak. Era berean, sasoikako langileen nortasun-agiri originalak […]

UAGA sasoikako langileen kolektiboa dibertsifikatzeko lanean ari da

UAGAko sasoikako lanaren arloan, azken urteotan Arabako nekazaritza-kanpainan lan egin nahi duten pertsonen kopuruak behera egin duela ikusten ari da. 2023an egoera horri buelta emateko ekintzak hasi ziren, eta urte honen hasieran Lanbiderekin harremanetan jarri zen gure lurraldean bizi diren pertsonen integrazioa lortzeko landa-lanen bitartez. Jarduera honen hausnarketen ondorioz, azalpen-bideo bat egin dugu, eta edonor […]