Cargando…

Urriak 30, fruitu oskoldunen ustiategietara landa-bisita

NEIKERek, ADR Añana Landa Garapenerako Elkartearekin, Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkartearekin (UAGA) eta Torre Anaien Arabako Laboreen Alternatibarekin batera, jardunaldi tekniko bat antolatu du, oskoldun fruta-arbolak (batez ere intxaurrondoak) landatzeak lehen sektorerako duen potentziala erakusteko asmoz. Ekitaldiaren lehen zatia Zanbranako finkan izango da, non NEIKERek oskoldun fruta-arbolak landatzen dituen 2020tik. Bigarren zatia Ribavellosan (Araba) izango […]

Dron en finca agricola

Azaroaren 6an hasiko den Drone ikastaroa eskainiko du Arkautek

Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Ikaslanekin batera, droneen ikastaroa antolatu du, STS +A2 txartela lortzeko. Ikastaro honen bidez, dron bat edozein helbururekin erabiltzeko ziurtagiri ofizialak lortzen dira. Ikastaroak 32 orduko teoria eta 8 orduko praktika ditu, azaroaren 6an hasi eta abenduaren 11n amaituz, eta nekazaritza sektoreko langileek lehentasuna dute izena emateko. Informazioa hemen kontsultatu eta izena eman […]

botellas de vino

Destilaziorako laguntzen ebazpena argitaratu da, murrizketa nabarmenarekin

Eusko Jaurlaritzak aste honetan jakinarazi du, Errioxa Jatorri Izendapen Kontrolatuaren babespean dauden ardoak, destilatzeko ardoaren sektoreari ezohiko dirulaguntzak emateko ebazpena. Abuztuaren amaieran argitaratu genuenez, aurkeztutako eskaerek neurri horretarako prestatutako aurrekontua gainditzen zuten. Hori dela eta, sailburuak jakinarazi zuen % 5eko murrizketa aplikatuko zuela iragarritakoaren gainean upategi txikietarako, % 2,5ekoa ertainetarako eta % 1ekoa handietarako. Hala […]

Asteartean Agurainen mendiko abeltzaintzaren aldeko elkarretaratzea izango da. Parte hartu!

Urriaren 8an, asteartea, ehun urtetik gorako ganadu-azoka ospatuko da Agurainen. Hori dela eta, UAGAk, Altxa Latxak elkartearekin batera, elkarretaratze bat egingo du mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen eginkizuna balioan jartzeko. Era berean, sektoreak bizi duen egoera zailaz ohartarazi nahi dute, otsoaren presentziak mehatxatzen baitu eta, gelditu beharrean, hedatzen jarrai baitezake Eusko Jaurlaritzak […]

UAGAk, Mendineten eskutik , Nekazaritzako eta nekazaritza-elikagaien test-guneak bisitatu ditu Frantzian

Mendinetek, Euskal Autonomia Erkidegoko ADRak biltzen dituen tokiko ekintza-taldeak, Frantziara bidaia antolatu du aste honetan, Nekazaritza eta Elikadura Test Guneak deiturikoak bertatik bertara ezagutzeko, ekintzailetza eta gazteak sektorean sartzea sustatzen saiatzeko sistema bat dena Edurne Basterra UAGAko presidenteak ere parte hartu du bisita horretan, LGEren eta Eusko Jaurlaritza eta Aldundia bezalako erakundeen ordezkari diren hogei […]

UAGAk DRONSafe proiektua aurkezteko jardunaldian parte hartu du

Aste honetan, UAGAk DRONSafe aurkezteko jardunaldian parte hartu du. Erkidegoz gaindiko berrikuntza-proiektu bat da, eta droneak erabiliz landan egiten diren tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna erakutsi nahi ditu, datuekin. UAGA bazkide den proiektu honetan, Andaluzia, Valentzia eta EAEko autonomia erkidegoek parte hartzen dute. Azken helburua da nekazaritza-sektorean droneen bidezko tratamenduak aplikatzeko legezkotasuna lortzea.

EAEko Behatokiak Euskadin sakrifizioen eta haragiaren kontsumoaren bilakaera aztertu du

Behatokiak, Eusko Jaurlaritzak hilero egiten duen Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreari buruzko txostenak, Euskadiko abere-hilketen eta haragi-kontsumoaren bilakaerari buruzko txosten bat argitaratu du, duela bost urteko zifren oso antzekoak erakusten dituena Txostenak aurreko zereal kanpaina eta gainerako laboreen egoera ere errepasatzen ditu. Halaber, prezioak jatorrian eta helmugan berrikusi dira, eta uztaila izan da alderik handiena markatu […]

Otsoaren etengabeko erasoen eta Kudeaketa Planaren Borradorearen aurkako protesta egin zen Artzain Egunenean

Igandean Amurrion Artzain Eguna ospatu zen. Sektorearentzako jai-hitzordu bat izan behar zuena, beste behin ere protesta ekintza bihurtu zen otsoaren etengabeko mehatxuagatik. Aste honetan bakarrik, otsoak hiru baserriri eraso die, Artxuan, Karkamon eta Gilarten. Horren ondorioz, txahal bat eta 40 ardi baino gehiago zauritu edo hil egin dira. Eraso horiek erakusten dute prebentzio-neurriek ez dutela […]

Arabar Errioxako ardoa bereizteko proiektua aurkeztu du ABRAk

Mahastizaintzako eta ardogintzako sektorearen egoera kritikoaren ondorioz, ABRAk proiektu berri bat aurkeztu du Arabar ardoak bereizteko. Logotipo hori Arabako ardo botiletan jarriko da eta datozen urteetan egongo da etiketaren zati gisa, kontsumitzaileei % 100 arabarra dela bermatuz. Ikur berri horren protagonista A bat da, ardo-kopa bati lotua, eta jatorri geografikoa ez ezik, produktuaren berezko balioak […]

quesos idiazabal

Urriaren 1ean elikagai batzuen BEZa aldatuko da berriro

Ekainaren amaieran, Gobernuak iragarri zuen oinarrizko elikagaiei aplikatu beharreko BEZaren beherapenak irailera arte luzatuko zirela. Errusia eta Ukrainaren arteko gerra eta Ekialde Hurbileko gatazken ondorioz sortutako krisi ekonomiko eta sozialei erantzuteko hartu zen neurri hori. Helburua kontsumitzaileen gaineko karga ekonomikoa arintzea zen, inflazio eta kostu handiko testuinguru batean. Urriaren 1etik aurrera, BEZaren igoera % 2 […]

Nekazaritza sailburuak legegintzaldirako programa azaldu du

Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak Eusko Legebiltzarreko Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Batzordean bere sailak datozen lau urteetarako duen jarduera plana aurkeztu du. Sailburuak 5 erronka estrategiko planteatu ditu: errentagarritasuna eta lehiakortasuna; belaunaldi-erreleboa eta ekintzailetza; bizi kalitatea eta ahalduntzea; berrikuntza eta jasangarritasuna; eta lurralde garapena. Adierazi duenez, «elikagai-ekoizpenaren izaera estrategikoa eta nekazaritzako eta arrantzako ekoizpenak […]

Europako komisario berriak aurkeztu dira

Europako Batzordeak aste honetan jakinarazi ditu Ursula von der Leyenek bere kabinete berria osatzeko proposatu dituen izenak. Behin betiko izendatzeko, Europako Parlamentuaren gehiengoaren onespena izan beharko dute. Christophe Hansenek, Europako Alderdi Popularreko orain arteko diputatuak, Nekazaritza eta Elikadura komisario kargua beteko du. Hansenek Europako Parlamentuan lan egin du merkataritzaren eta ingurumenaren arloetan. Agintaldiaren lehen 100 […]

411 gurutze landa ingurunearen heriotza irudikatzeko

Joan den larunbatean, hainbat plataformek elkarretaratzea deitu zuten Lubianon, “Lurraldearen balioa ez da akordio batean sartzen” lelopean. 411 gurutze jarri ziren landa-ingurunearen heriotza irudikatzeko, makroproiektu fotovoltaikoen mehatxuaren aurrean. UAGAk ere parte hartu zuen protesta horretan. Bestalde, urriaren 26an manifestazio handi bat egingo da Gasteizen, lurraldearen alde eta makroproiektu horien aurka. Deialdi masiboa izatea nahi da […]

Lehendakaria, upategi handiekin

Imanol Pradales lehendakaria Oionen izan da aste honetan, Bodegas Faustinoren eraikin berriaren inaugurazio ekitaldian. Deigarria da, izan ere duela bi aste ospatu zen mahats bilketaren jaian lehendakaria ez zelako agertu. Mahats-bilketaren jaia eskualde oso baten jaia da nekazari eta upategi guztiena. Oionera bakarrik joatea, enpresa-talde handi baten deira, intentzio adierazpen bat dirudi, baita sektore osoarekiko […]

Lobo ibérico

Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Planak otsoa lurralde osora hedatzea sustatzen du eta mendiko abeltzaintza alboratu egiten du

Azteazkenea,, irailaren 18a, argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana jendaurrean jartzeko ebazpena. Euskal nekazal eta abeltzain sindikatuok uste dugu, dokumentuaren azterketa sakonago baten faltan, plan honek berriro ere alboratzen duela mendiko abeltzaintza, sakoneko arazoari heltzea saihestuz eta sektore horri laguntzeko egitura-neurriak ezartzeari uko eginez, azken ondorioek arriskuan jartzen dituzte bai abeltzaintzaren eta […]