Cargando…
Mujer y niña en el campo

Partekatutako titulartasuneko ustiategientzako laguntza aurkezteko epea uztailaren 14ra arte zabalik

Nekazaritza Ministerioak aste honetan argitaratu du titulartasun partekatuko ustiategietarako laguntzen deialdia. Ustiategien Gizarte Segurantzako kuoten zati bat ordaintzen laguntzea du helburu. Ministerioaren titulartasun partekatuko nekazaritza ustiategien erregistroan, deialdia argitaratu baino hilabete lehenago, alta emanda dauden nekazaritza-ustiategiek dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Laguntzak zuzeneko emakidaren araubidean deitzen dira eta ez daude eskatzaileen norgehiagokaren mende. Laguntzaren […]

ProWein feria vino

Lehiatu Sustapena laguntzak eskatzeko epea zabalik uztailaren 20ra arte

Eusko Jaurlaritzak aste honetan argitaratu du Lehiatu Sustapen Programako laguntzen deialdia egiten duen Agindua, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta baso-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko. Diruz lagunduko dira banakako ekintza profesionalak eta nazioartekoak, hala nola azoka edo azoka komertzialetan parte hartzea, azoketara joatea bisitak egiteko, produktuak kanpoko merkatuetan aurkeztea edo katalogo eta ikus-entzunezko material dibulgatzaileak […]

Hainbat dirulaguntza kobratzeko zain jarraitzen dugu

Aste honetan Eusko Jaurlaritzak whatsapp bidez 2025eko NPBren ordainketa amaitu duela iragarri badu ere, UAGAk gogorarazi nahi du oraindik hainbat laguntza ordaintzeke daudela, Eusko Jaurlaritzarenak zein Aldundiarenak. Nekazaritzako kostuen etengabeko igoera eta gure produktuen prezioen geldialdia edo jaitsiera dagoen momentuan, ezinbestekoa da laguntzak azkarrago ebaztea. Sektoreak bere egunerokotasunari aurre egiteko likidezia behar duelako. Hauek dira […]

Maquinaria agrícola

Uztailaren 6an irekiko da Nekazaritzako Makineriaren Renove Plana eskatzeko epea

Nekazaritza Ministerioak Nekazaritza Makineria Berritzeko Plan Nazionalari (RENOVE 2026 PLANA) dagozkion laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua argitaratu du. Makina zahar bat txatar bihurtzeko makina berriak erosteko dira laguntzak, besteak beste: Nekazaritzako traktoreak. Makina automotrizeak: biltzeko makinak, produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, produktu ongarriak aplikatzekoak, minden aplikazio lokalizaturako zisternak, manipulazio ekipoak eta karga ekipoak eta landare hondakinak birrintzeko […]

Hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskatu dezakezu Laguardian eta Gasteizen ditugun bulegoetan

Gogorarazten dizugu uztailaren 23ra arte zabalik dagoela epea UAGAn 2025eko nekazaritzako gasolioaren kontsumoagatik hidrokarburoen zerga berezia itzultzeko eskaera egiteko epea. Guardiako bulegoa aste honetan hasiko dira tramitatzen (Soiartzerekin harremanetan jar zaitezke 635 704 867 telefonoan). IEHa itzultzeaz gain (kontsumitutako 1.000 litro bakoitzeko, 63,71€), aurten Ormuzeko itsasarteko gatazkaren ondoriozko erregaien prezioaren igoera konpentsatzeko aparteko hobaria ere […]

Gasteizko Udalaren ustiategi ekologikoetarako inbertsioak egiteko eta langileak kontratatzeko diru-laguntzak ireki dira

Gasteizko Udalak laguntza deialdi bat ireki du, udalerrian enplegua sortzeko eta nekazaritzako produktu ekologikoak ekoizten eta banatzen dituzten enpresen garapena indartzeko. Ekimenak bi ildo aurreikusten ditu, bata ustiategi ekologikoetan edo konbertzio prozesuan daudenetan inbertsioak egiteko: makinak, instalazioak, ureztatze sistemak, lursailen erosketa, autonomoen kuotak, aholkularitza zerbitzuak edo nekazaritzako aseguruak erosteko laguntzak jasotzeko. Inbertsioak 2025eko abenduaren 16tik […]

Balsa de riego de Valles Alaveses2

Ureztatzaileen komunitateei bideratutako ur-baliabideak kudeatzeko laguntzak aurkezteko epea zabalik

La Diputación Foral de Álava ha publicado esta semana convocatoria de ayudas destinadas a la gestión de recursos hídricos agrícolas. Estas ayudas, destinadas a las Comunidades de Regantes, se regulan en el Decreto Foral 30/2023 y en una modificación posterior, el Decreto Foral 9/2025. Cada comunidad de regantes podrá presentar solicitud de ayuda como máximo para dos actuaciones, entendiendo que la solicitada en […]

tractor arando

Nekazaritzako gasolioaren IEH itzultzeko eska dezakezu UAGAn

UAGAk baserritarren Hidrokarburoen Zerga Berezia itzultzeko eskaerak izapidetuko ditu. Zerga hori 2025. urteko nekazaritza gasolioaren kontsumoen arabera egiten da. Eskaera horrekin berarekin, ofizioz egingo da Gobernu Zentralak Ormuzeko itsasartean krisiaren ondorioak arintzeko onartu duen 20 zentimoko hobaria litroko. Eskaera Gasteizko gure bulegoetan egiteko epea uztailaren 23ra arte egongo da zabalik. Guardiako bulegoetan, udaberriko kimaketa kanpainaren ondoren hasiko […]

tractor arando

Gobernuak Ekialde Ertaineko krisiak eragindako input igoerari aurre egiteko neurri sorta bat onartu du

Gobernu zentralak pasaden ostiralean neurri ekonomikoen sorta bat onartu zuen, Ekialde Ertaineko krisiak eragindako ondorioei aurre egiteko. Izan ere, lehen sektorean, gasolioa edo ongarriak bezalako inputak asko garestitu egin dira. Neurri horiek Diputatuen Kongresuak babesa jaso zuen atzo. Laburbilduz, honako hauek dira neurriak: ⛽ NEKAZAL GASOLIOA 20 zentimo/litroko dirulaguntza ekainaren 30era arte. ✅ Ez duzu […]

Viñas en Rioja Alavesa

Aceptación de la ayuda directa para compensar la merma de rentabilidad de las explotaciones vitivinícolas

El Gobierno Vasco ha informado esta semana que está enviando las notificaciones electrónicas de la concesión de las ayudas directas, acogidas al régimen de mínimis, a las personas dedicadas a la viticultura de la CAPV, para compensar la merma de rentabilidad derivada del incremento de los costes productivos de las explotaciones.   Como informamos desde […]

Aldundiak egin gabe dituen ordainketak

Foru Aldundiari galdetu diogu ICMek eta nekazaritza eta ingurumeneko konpromisoei lotutako dirulaguntzei buruzko ordainketei buruz, izan ere oraindik kobratu gabe daudelako. Foru arduradunek ordainketa horiek laster egingo direla baieztatu digute. Gauza bera gertatzen da Hidrokarburoen Zerga Bereziaren itzulketarekin, espero baita datozen egunetan kobratuko dituztela egiteke zeuden azken ustiategiak. Bestalde, 2025eko BEZaren itzulketari dagokionez, Ogasuneko foru-arduradunek […]

Caserío

Landa-guneetako etxebizitzak biziberritzeko dirulaguntzak

Arabako Foru Aldundiak 1.500 biztanletik beherako herrietako eta 20.000 biztanletik beherako udalerrietako etxebizitzak birgaitzeko laguntzen deialdia ireki du. Toki-erakundeei edo bertan bizi diren pertsona fisikoei zuzenduta daude laguntza horiek eta etxeen titularrak, maizterrak edo erabiltzaileak izan behar dira. Diruz lagunduko dira etxebizitzak osorik edo partzialki birgaitzeko. Egiturak, fatxadak edo estalkiak egokitzeko edo birgaitzeko eskatu ahalko dira. […]

Uzta berdea biltzeko laguntzaren ebazpena argitaratu da

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak aste honetan argitaratu du mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreen 2026 rako esku hartze sektoriala eta bertan uzta berdea martxan jartzeko aurrekontua ezartzen duen ebazpena. Esleitutako zenbatekoa (15.951.350 euro) aurrez iragarritako aurrekontuaren azpitik dago eta esku hartze horretarako krisi neurri gisa 2025ean gaitutako 19,2 milioi euroak baino askoz ere gutxiago. Mahats bilketa […]

nogal

Frutarbolak landatzeko dirulaguntzen eskaera, martxoaren 16ra arte zabalik

Arabako Foru Aldundiak Araban fruta arbolen laboreak ezartzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du aste honetan. Eskaera egiteko epea martxoaren 16ra arte dago zabalik. Laguntza horien helburua da sagarrondoa, intxaurrondoa edo olibondoa bezalako fruta laboreen ezarpena sustatzea, nekazaritza ekoizpena dibertsifikatzeko eta monolaborantzari aurre egiteko. Dirulaguntza bi lerrotan banatzen da: Frutagintza arloko aholkularitza teknikorako laguntzak. Fruta-arbolak landatzeko laguntzak: […]

Viñas en Rioja Alavesa

Eusko Jaurlaritzak ezohiko laguntza berriak ezarri ditu mahastizaintzaren sektorerako

  Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ezohiko laguntzak aurkeztu zituen atzo Guardian, Arabako Errioxako mahastizaintzako eta txakolingintzako ustiategientzat. Laguntza horiek ezohiko egoera batean daude: kontsumoaren jaitsiera, nazioarteko merkatuetako salmenten beherakada, ekoizpen-kostuen igoera eta klima-aldaketak azken kanpainetan izan duen eragina. Laguntza horien aurrekontua, guztira, 3,5 milioi eurokoa da (zuzeneko emakida minimis araubidearen […]