Cargando…
Paiseje de Mendiola en el Anillo Verde

UAGAk Aldundiari NPBn aldaketak eskatu dizkio

Otsailaren 13an, UAGA Iraunkortasun, Nekazaritza eta Ingurune Naturaleko diputatua den Amaia Barredorekin eta Nekazaritza zuzendaria den David Fernandezekin bildu zen, NPBren laguntzei eta kudeaketari dagokienez, sektorearentzat interesgarriak diren hainbat gaietan aurrera egiteko.

Laguntzen ordainketei dagokienez, ICM eta gazteen inguruko laguntzak dagoeneko ordainduta daudela jakinarazi zen, baita nekazaritzako aseguruei eta uzta berdeari eta destilazioari dagozkienak ere. Uzta berderako laguntzen kasuan, ordaindutako azalera berrikusiko da. Otsailaren 14an inbertsioetarako dirulaguntzak ordaintzea aurreikusten da, eta laster esnetarako behien laguntzaren inguruan geratzen den %20a kobratuko dute ustiategiek. Lehorteagatik eta nekazaritza eta ingurumeneko laguntzen ordainketa zehazteke dago. Azkenik, espedientea bideratzeke dagoen arren, EHEk eragindako ustiategiei dirulaguntzak emango zaizkie ofizioz, baldin eta datuak 2023ko abenduaren 28a baino lehen jakinarazi badituzte.

UAGAk bestalde, aldaketak eskatu zituen NPBn. Aldaketa hauek guztiak Aldundiaren eskumenekoak ez diren arren, Aldundiak kontsultatzeko konpromisoa hartu zuen. UAGAren berrespenak honako hauek izan ziren:

• Urte bakoitzeko abenduaren 31 baino lehen NPBaren % 90 kobratzea.
• BCAM 6 laboreen arabera malgutzea
• Koaderno digital bakarra izatea ekoizle konbentzional eta ekologikoentzat. 55 urtetik gorakoak derrigortasun honetatik salbuestea.
• Nekazaritza eta ingurumeneko laguntzen muga ezabatzea, kontutan hartuta pertsona fisiko edo juridikoentzat bideratuta dauden.
• Ibai-ertzak, labore-lur motak eta lugorrien kudeaketa bezalako gaietan, 2015eko NPBko baldintzetara itzultzea. Lugorri hobegarriak abereekin zuzenean aprobetxatzeko aukera.
• ICM laguntzen eremuak berrikustea eta hektareako hainbanatzea.

Datorren astean UAGAk beste bilera bat egingo du Aldundiarekin eta beste bat Eusko Jaurlaritzarekin, gai horietan eta beste batzuetan aurrera egiten jarraitzeko.