Cargando…
Dron en finca agricola

Azaroaren 6an hasiko den Drone ikastaroa eskainiko du Arkautek

Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Ikaslanekin batera, droneen ikastaroa antolatu du, STS +A2 txartela lortzeko. Ikastaro honen bidez, dron bat edozein helbururekin erabiltzeko ziurtagiri ofizialak lortzen dira. Ikastaroak 32 orduko teoria eta 8 orduko praktika ditu, azaroaren 6an hasi eta abenduaren 11n amaituz, eta nekazaritza sektoreko langileek lehentasuna dute izena emateko. Informazioa hemen kontsultatu eta izena eman […]

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

Lautadako LGEa emakumeen ekintzailetzara zuzendutako formakuntza programa bat abiarazi du

Lautada LGEa emakumeak lan merkatuan sar daitezen errazteko proiektu esperimental bat garatzen ari da, beren negozio-ideiak baliozkotzetik abiatuta. Erausquyn espazioa, elikaduraren edo ongizatearen eremuetan ekintzailetza ideiak praktikan jartzeko leku gisa eskaintzen da. Datorren irailaren 16an topaketa bat egingo da proiektuan interesa duten pertsonekin. Data horretatik aurrera prestakuntza programa bat abiaraziko dute hurrengo hilabetetan, elikagaien sektorera […]

barricas de vino

Uztailaren 10ean, upeltegietako tufoaren prebentzioari buruzko jardunaldia

Datorren asteazkenean, uztailak 10, Guardiako kuadrillan jardunaldi bat egingo da upeltegietan tufoak (CO2) duen presentziak suposatzen duen arazoa aztertzeko. Upategi, txakolindegi, sagardotegi eta garagardogileen arduradunek zein langileek beren ezagutza handitzea da jardunaldi honen helburua. Instalazioetan tufoaren presentziak eragindako istripuak saihesteko. Sektorearekiko zuzeneko elkartrukea ere bilatzen da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko […]

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

Gogorarazi nahi dizugu datorren ekainaren 3an UAGAk Pablo Etcheberryren eskutik antolatutako jardunaldia izango dela. Abeltzaintza-sektorearentzat aberasgarria izango den topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarduerak zati teoriko bat izango du goizean eta bazkalostean praktika saioa egingo da abeltzaintza-ustiategi batean. Jardunaldia doakoa da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da (Gustavo: 635 704 865).

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro  enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro […]

Doitasunezko nekazaritzari buruzko NEKADI GO proiektuaren emaitzen aurkezpena

Aste honetan, HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, proiektuan egindako doitasuneko tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsi dira. Jardunaldia nekazaritza eta ingurumeneko laguntzaren formakuntza-eskakizunak betetzeko baliozkoa izan da. Besteak beste, honako hauek aurkeztu dira: zereal eta patataren ongarritze aldakorrari buruzko probak, zerealen fungizida aldakorreko probak, babarrunen ureztapena optimizatzeari buruzkoak, GeoEuskadiren hainbat funtzionalitateren ingurukoak […]

Dron en finca agricola

Arkauteko Nekazaritza Eskolaren hurrengo ikastaroak: dronak, QGIS eta makineriaren mantentze-lanak

Arkauteko Nekazaritza Eskolak sektorearentzat interesgarriak diren hainbat ikastaro programatu ditu datozen hilabeteetarako: Maiatzaren 15etik aurrera, dronen inguruko ikastaro baten hasiera aurreikusten da, eta, horrekin, STS + A2 txartela eta erradiofoi gidariaren ziurtagiria lortuko dira. 54 ikastordu izango dira, formatu erdipresentzialean, maiatzean eta ekainean banatuta (hemen kontsulta ditzakezu data zehatzak). Ikastaroaren prezioa 300 €-koa da. Ekainaren […]

Apirilak 18, DOITASUNEZKO NEKAZARITZAKO TRESNAK: NEKADI GO ikastaroa, ingurumen eta klima laguntzetarako baliagarria

HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, doitasunezko nekazaritza-tresnei buruzko ikastaro bat antolatu dugu. Jardunaldian, proiektuan egindako doitasun-tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsiko dira. Proba hauek laboreen maneiuan erabakiak hartzen laguntzeko balio dute, eta, gainera, eraginkortasun ekonomiko eta ingurumen-jasangarritasun handiagoa bilatzen saiatu dira. Jardunaldia apirilaren 18an izango da, Zigoitiko Gizarte eta Kultura Zentroan, eta […]

Logo formación de HAZI

APPCC arauak upategian aplikatzeko ikastaroa

APPCC arauak aplikatzea ezinbesteko betebeharra da upeltegientzat, beste edozein elikagai-industriarentzat bezala. Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisiaren (AKPKA) eskuliburua nola ezarri eta bete jakiteko, Hazik ikastaro bat programatu du apirilaren 17 eta 18rako Arabako Errioxako Kuadrillan. Ikastaroari buruzko informazioa kontsultatu eta izena emateko esteka honen bidez egin dezakezu.

viñas con cubierta vegetal en suelo

Apirilak 10 eta 11, mahastietako landare-estalkiei buruzko ikastaroa

Erriberrin, Apirilaren 10ean eta 11n, “Mahastietako landare-estalkiak, NPBren ekorerregimenen esparruan ezartzeko eta garatzeko gakoak ” ikastaroa antolatu da. Prestakuntza hau MAPAren eta Lurzoru Biziak Espainiako Kontserbazioko Nekazaritza Elkartearen arteko hitzarmenaren esparruan antolatu da, eta horrelako giltzarriak azalduko dira: estalkiak modu arrakastatsuan nola ezarri behar diren, nola maneiatu behar diren, kontrol egokiko uneak, makineria espezifikoa, eta […]

Logo formación de HAZI

Upategiko izapideak SILICIEra egokitzeko ikastaroa

Foru Ogasunak zerga berezien xede diren produktuen kontabilitatea eramateko sistema bat ezarri du (SILICIE). 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Berezien xede diren produktuen eta, hala badagokio, horiek lortzeko erabilitako lehengaien kontabilitatea eramateko betebeharra Foru Ogasunaren egoitza elektronikoaren bidez bete behar da, kontabilitate-idazpenak elektronikoki hornituz. Sistema honek aldaketa asko izan ditu upategien beharretara egokitzeko. Hori dela […]

Martxoaren 20an, mahastizaintza eta ardogintza sektore iraunkorrago baterako esperientzien jardunaldia

NEIKERek VITITRANSFER izeneko jardunaldia antolatu du Guardian. Jardunaldi honen bidez, erakundeak sektorean praktika iraunkorragoak bilatzeko proiektuetan egindako aurrerapenen berri eman nahi die laborariei, ardogileei, teknikariei eta interesdunei. Aurkeztuko diren emaitzen zati handi bat mahasti komertzialetan egindako esperimentazio- eta dibulgazio-lanetatik dator, inguruko ardogile eta mahastizainekin egindako lankidetzaren ondorioz. Jardunaldia martxoaren 12an izango da, 10:00etatik 12:00etara, Arabako […]