Cargando…

Laborantza estentsiboetaako belar txarren erresistentziak buruzko jardunaldia egongo da Abenduaren 9an.

Arabako Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du: Belar arrotzen erresistentziak labore estentsiboetako produktuetan. Prebentzio neurriak, kontrol alternatiboak eta teknika kulturalak landuko dira besteak beste. Jardunaldi honek labore jasangarrietarako nekazaritza eta ingurumeneko laguntza eskatzen dutenentzat balio du, aurretik beste jardunaldi baten batetan partu hartu izan baduzu nahikoa litzateke (beti ere formakuntza hori beste dirulaguntza batetan erabili […]

Logo formación de HAZI

Próximas jornadas formativas dirigidas al sector

Hazi, en colaboración con AGA S.Coop, ha organizado dos actividades formativas que tendrán lugar los próximos días. La primera, Identificación de plantas adventicias, métodos de control con herramientas y acciones no químicas, tendrá lugar el martes 5 de noviembre en Arkaute y será gratuita. El objetivo de la actividad es dar a conocer las malas hierbas más […]

Tractor con ordenador incorporado

Digitalizazio jardunaldiak Arkauteko Nekazaritza Eskolan

Arkaute Nekazaritza Eskolak bi jardunaldi antolatu ditu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektorean dauden profesionalei plataforma digitalen garapen teknologikoa erakusteko. Lehenengo jardunaldia urriaren 30ean izango da. Bertan, makineria enpresa batek informazioa biltzeko eta lanak programatzeko dauden aukerak azalduko ditu. Horretaz gain plataforman hainbat lan aldez aurretik programatzeko aukera ere dago, lana egiten dutenean momentuan eraginkorragoak izateko. […]

Dron en finca agricola

Azaroaren 6an hasiko den Drone ikastaroa eskainiko du Arkautek

Arkauteko Nekazaritza Eskolak, Ikaslanekin batera, droneen ikastaroa antolatu du, STS +A2 txartela lortzeko. Ikastaro honen bidez, dron bat edozein helbururekin erabiltzeko ziurtagiri ofizialak lortzen dira. Ikastaroak 32 orduko teoria eta 8 orduko praktika ditu, azaroaren 6an hasi eta abenduaren 11n amaituz, eta nekazaritza sektoreko langileek lehentasuna dute izena emateko. Informazioa hemen kontsultatu eta izena eman […]

Añana kuadrilak nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa eskainiko du

Añanako LGEk nekazaritza eta abeltzaintza birsortzaileari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du datozen asteetarako. Lehenengoa datorren asteazkenean izango da, irailak 25, goizeko 9etan Lantarongo Udaletxean eta lurzoruaren osasunaren garrantzia jorratuko du. Hurrengo hitzaldiek nekazaritzan eta abeltzaintza birsortzailean sakonduko dute. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Kuadrillara deituz, 945 332 118 telefonoan. Hitzaldien, ordutegien eta kokapenen kartela […]

Lautadako LGEa emakumeen ekintzailetzara zuzendutako formakuntza programa bat abiarazi du

Lautada LGEa emakumeak lan merkatuan sar daitezen errazteko proiektu esperimental bat garatzen ari da, beren negozio-ideiak baliozkotzetik abiatuta. Erausquyn espazioa, elikaduraren edo ongizatearen eremuetan ekintzailetza ideiak praktikan jartzeko leku gisa eskaintzen da. Datorren irailaren 16an topaketa bat egingo da proiektuan interesa duten pertsonekin. Data horretatik aurrera prestakuntza programa bat abiaraziko dute hurrengo hilabetetan, elikagaien sektorera […]

barricas de vino

Uztailaren 10ean, upeltegietako tufoaren prebentzioari buruzko jardunaldia

Datorren asteazkenean, uztailak 10, Guardiako kuadrillan jardunaldi bat egingo da upeltegietan tufoak (CO2) duen presentziak suposatzen duen arazoa aztertzeko. Upategi, txakolindegi, sagardotegi eta garagardogileen arduradunek zein langileek beren ezagutza handitzea da jardunaldi honen helburua. Instalazioetan tufoaren presentziak eragindako istripuak saihesteko. Sektorearekiko zuzeneko elkartrukea ere bilatzen da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko […]

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

Gogorarazi nahi dizugu datorren ekainaren 3an UAGAk Pablo Etcheberryren eskutik antolatutako jardunaldia izango dela. Abeltzaintza-sektorearentzat aberasgarria izango den topaketa honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarduerak zati teoriko bat izango du goizean eta bazkalostean praktika saioa egingo da abeltzaintza-ustiategi batean. Jardunaldia doakoa da eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da (Gustavo: 635 704 865).

Ekainaren 3an, Abeltzaintza birsortzailea eta larreen kudeaketari buruzko jardunaldia Pablo Etcheberryren eskutik

UAGAk Pablo Etcheberry abeltzain argentinarraren eskutik, bazka larreen kudeaketari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren ekainaren 3rako. Pablo Etcheberry, PensAgro  enpresaren sortzailea izateaz aparte, abeltzaintza eta maneiu birsortzailean aditua bada. Duela bi urte UAGArekin egindako beste jardunaldi batean parte hartu zuen (hemen ikus dezakezu Ardatzan argitaratu genuen elkarrizketa). Aurreko jardunaldian sortutako interesa dela eta, berriro […]

Doitasunezko nekazaritzari buruzko NEKADI GO proiektuaren emaitzen aurkezpena

Aste honetan, HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, proiektuan egindako doitasuneko tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsi dira. Jardunaldia nekazaritza eta ingurumeneko laguntzaren formakuntza-eskakizunak betetzeko baliozkoa izan da. Besteak beste, honako hauek aurkeztu dira: zereal eta patataren ongarritze aldakorrari buruzko probak, zerealen fungizida aldakorreko probak, babarrunen ureztapena optimizatzeari buruzkoak, GeoEuskadiren hainbat funtzionalitateren ingurukoak […]

Dron en finca agricola

Arkauteko Nekazaritza Eskolaren hurrengo ikastaroak: dronak, QGIS eta makineriaren mantentze-lanak

Arkauteko Nekazaritza Eskolak sektorearentzat interesgarriak diren hainbat ikastaro programatu ditu datozen hilabeteetarako: Maiatzaren 15etik aurrera, dronen inguruko ikastaro baten hasiera aurreikusten da, eta, horrekin, STS + A2 txartela eta erradiofoi gidariaren ziurtagiria lortuko dira. 54 ikastordu izango dira, formatu erdipresentzialean, maiatzean eta ekainean banatuta (hemen kontsulta ditzakezu data zehatzak). Ikastaroaren prezioa 300 €-koa da. Ekainaren […]

Apirilak 18, DOITASUNEZKO NEKAZARITZAKO TRESNAK: NEKADI GO ikastaroa, ingurumen eta klima laguntzetarako baliagarria

HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, doitasunezko nekazaritza-tresnei buruzko ikastaro bat antolatu dugu. Jardunaldian, proiektuan egindako doitasun-tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsiko dira. Proba hauek laboreen maneiuan erabakiak hartzen laguntzeko balio dute, eta, gainera, eraginkortasun ekonomiko eta ingurumen-jasangarritasun handiagoa bilatzen saiatu dira. Jardunaldia apirilaren 18an izango da, Zigoitiko Gizarte eta Kultura Zentroan, eta […]

Logo formación de HAZI

APPCC arauak upategian aplikatzeko ikastaroa

APPCC arauak aplikatzea ezinbesteko betebeharra da upeltegientzat, beste edozein elikagai-industriarentzat bezala. Arriskuen eta Kontrol Puntu Kritikoen Analisiaren (AKPKA) eskuliburua nola ezarri eta bete jakiteko, Hazik ikastaro bat programatu du apirilaren 17 eta 18rako Arabako Errioxako Kuadrillan. Ikastaroari buruzko informazioa kontsultatu eta izena emateko esteka honen bidez egin dezakezu.