ESKERRIK ASKO!!!
UAGAtik eskerrak eman nahi dizkiegu egunotan mobilizazioetan parte hartu duten nekazari eta abeltzain guztiei.
Protesta historikoa izan da, partaidetza jendetsua izan da, lehen sektoreak zeresan handia duela eta gizarteari egiten dion ekarpena erakutsiz.
Eskerrak eman nahi dizkiegu traktoreak txaloka hartu zituzten herritarrei.
Gure lanetik bizi nahi dugula aldarrikatzen jarraituko dugu, bai bulegoetan eta baita kaleetan ere, nekazal lurra eta gure herrietako bizitza defendatuz.
