Cargando…

Erriberagoitiko Udalaren laguntzak etxebizitzetan eta nekazaritza eta abeltzaintzako eraikinetan txingorrak eragindako kalteak konpontzeko

Erriberagoitiko Udalak dirulaguntzen deialdi bat argitaratu du aste honetan, kazkabarrak etxebizitzetan eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiapenari lotutako beste eraikin batzuetan 2023an izandako kalteak konpontzeko.

Etxebizitzako edo bestelako eraikinetako konponketa-kostuaren % 3 lagunduko da txingor-kalteengatik, konponketak obra-lizentzia behar duenean eta lizentzia hori ordaindu egin denean. Kaltetutako higiezinek kalte atmosferikoen inguruko asegurua izan behar dute. Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 1.000 €koa izango da.

Laguntzak eskatzeko epea abenduaren 11ra arte egongo da zabalik. Oinarri arautzaileak hemen kontsultatu ditzakezu.