Lehen sektoreko elikagai-kontratuen erregistroa. Ohiko galderak
Elikadura-kontratuen erregistroa elikadura-katearen legearen aplikazioan beste urrats bat da, balio-katean gertatzen diren gehiegikeriak zaintzeko, kasu askotan produkzio-kostuen mugan edo azpitik dauden ekoizleei prezioak ezartzen dela kontutan hartuta.
Joan den ekainaren 30etik, nahitaezkoa da ekoizleen eta lehen erosleen arteko elikagaien salerosketa-eragiketa guztiak Elikagaien Kontratuen Erregistroan inskribatzea. Erregistro hori Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren Elikagaien Informazio eta Kontrolerako Agentziak (AICA) kudeatzen du eta Elikagai-kontratuak inskribatzea, kontratuak formalizatzen dituzten erosleei dagokie.
Hemen AICAk landutako “Ohiko Galderak” dokumentua kontsulta dezakezu, gai honi buruzko kontsulta ohikoenei erantzuna ematen diena.
+INFO SUGOI: 675 707 696
