Cargando…
cocina de un alojamiento

UAGAk sasoikako langileentzako ostatuak uztailean eta abuztuan berrikusiko ditu

Datozen egunetan, UAGAk sasoikako langileentzako ostatuen jabeei bisitak egiten hasiko da, datuak eguneratzeko, ostatu bakoitzak oinarrizko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko edo guneren bat berritu behar den ikusteko. Xede horretarako epe barruan dauden Eusko Jaurlaritzaren laguntzak eska daitezke.

Bisita bakoitzaren aurretik, ostatuen jabeei deituko zaie hitzordua hartzeko. Proiektuaren argazkiak aterako dira eta proiektuan parte hartzeko konpromisoa berrituko da.
+ INFO SOIARTZE: 635 704 867