Cargando…

Munduko Landaguneak familia nekazaritzaren eginkizun eraldatzailea sustatzeko politika berritzaileei buruzko 2 web mintegi antolatu ditu

Munduko Landaguneak (ML), FAOrekin lankidetzan, bi web mintegi antolatu ditu, esperientziak partekatzeko eta politika publikoetan berrikuntzak lortzeko moduari buruz hausnartzeko, familia-nekazaritzaren dimentsio desberdinak aintzat hartuz. Honi esker, haren ekintza zabaldu ahal izango da eta beste politika batzuekiko (elikadura, nutrizioa, osasuna, hezkuntza, generoa, gazteria, ingurumena…) lotura sendotu ahal izango da, erronka globalei batera erantzuteko.

Uztailaren 11n, Ingurune politiko aproposa sortzea: familia-nekazaritzako politika eta programetan elementu berritzaileetarantz izeneko mintegia egingo da. Bertan, familia-nekazaritzari laguntzeko dauden politikak aztertuko dira. Programa hemen ikus dezakezu.

Bigarren mintegia, Klima erresilientziarako eta familia nekazaritzaren ekitaterako politika berritzaileetarantz izenburuarekin, uztailaren 13an egingo da. Gai espezifikoetan eta joeran dauden lehentasunetan oinarrituko da, familia-nekazaritza elikadura-sistemen eraldaketaren, desberdintasunen murrizketaren eta planetaren jasangarritasunaren erdigunean kokatzeko. Programa hemen ikus dezakezu.

Mintegietan parte hartzeko, esteka honetan sartu.