Dronen bidezko lehen hegaldiak GO DRONE proiektuaren proba pilotuetan
UAGAk gidatutako GO DRONE lankidetza-proiektuak doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatu nahi du. Honekin batera, nekazariei dronen erabilerari buruzko ezagutza helarazi eta teknologia honek Araban eduki dezakeen benetako erabilgarritasuna ebaluatu nahi da.
Maiatzean zehar proiektuan parte hartzen duten nekazarien lursailetan zenbait proba egin dira. Dronen bidezko hegaldiak egin dira zereal-laborantzako hainbat lursailetan espektro anitzeko irudiak lortzek. Informazio honekin, gaixotasunen eragina detektatu eta ebaluatu nahi da.
Datozen asteetan hartutako irudiak aztertuko dira, egin beharreko tratamenduei buruzko erabakiak hartzen laguntzeko.
+INFO SUGOI: 675 707 696
