Cargando…

NPB berriari buruzko 2024rako berrikuntzak

Aste honetan Aldundiak hainbat hitzaldi informatibo eskaini ditu NPB berriaren alderdiei buruz, 2024ko kanpainari begira kontuan hartzeko. Jardunaldiek laborantza-lurren Eko erregimenei buruzko gaiak zehazteko balio izan dute, baita baldintzazkotasun indartuaren eskakizunak gogorarazteko ere. Hauek oraindik behin betiko onartzeke daude:

Eko erregimenak:

  • Ureztatze-lurzsail bezela 2024an ureztatuko diren edo 2021-2023 aldian ureztatu diren lurzati guztiak (221. gorabehera) hartuko dira kontutan, eskubideetarako duten kategoria edozein dela ere. Eko erregimena betetzeko lursail hezearen kategoriari esleitu ahal izango zaio, lursail ureztatu beharrean.
  • Errotazio Eko erregimenean 10 ha baino gutxiagoko salbuespena ezabatu da.

Baldintzazkotasun indartua:

  • BCAM 6: ez da aurreikusten uztondo-lanak irailaren 1era arte baimenduko direnik.
  • BCAM 8: hasiera batean, ustiategiaren azalera osoaren % 4a utzi beharko da lugorri gisa.

Euskadiko SIGPAC bisorean kontsulta ditzakezu 221 intzidentzia duten eta ureztapenekotzat jotzen diren lursailak.

+INFO SUGOI: 675 707 696