UAGA Aldundiarekin bildu da nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreei kezkatzen dieten gaiak aztertzeko
Irailaren 10ean, UAGAko Batzorde Betearazleko kideak Noemí Aguirre Nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández Nekazaritza zuzendariarekin bildu ziren, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari eragiten dioten gaietan sakontzeko. Ezustean, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia ere bileran izan zen. Ahaldun Nagusia bertaratu zela aprobetxatuz, hilaren hasieran egindako adierazpenak aurpegiratu zitzaizkion. Halaber UAGAko kideek nabarmendu zuten lehen sektorea kezkatuta dagoela […]















