Cargando…
Finca de maíz

UAGAko artoaren kolektiboak abeltzainak behar ditu

Taldean azken artoaren kanpainetan izan dituen errendimendu eta produktibitate datuak ikusita, hainbat nekazarik interesa erakutsi dute UAGAren kolektiboan sartzeko. Horregatik bilatzen ditugu abeltzaintzako ustiategi interesatuak. Bazka artoa kontsumitzen baduzu eta kalitate handiko artoa prezio oso interesgarrian nahi baduzu, jar zaitez UAGArekin harremanetan.

Lobo ibérico

Otsoaren babesa murrizteko eskatu du Senatuak, orain Kongresuak erabaki beharko du LESPREtik ateratzen duen

Joan den ostiralean onartu zen behin betiko Bernako Hitzarmenean otsoaren Europako babes egoeraren aldaketa. Gainera, Europako legedia babes maila berri horretara egokitzea proposatu zen, baina prozesu hori 18 hilabetera arte luza daiteke. Aldi berean, joan den asteazkenean, Madrilgo Senatuan otsoa LESPREtik ateratzeko mozio bat onartu zen. Hala ere, erabaki hori datorren astean berretsi beharko da […]

EHNEko eta COAGeko exekutiben bilera

Aste honetan, Miguel Padilla COAGeko presidentea, Andoni Garcia Exekutibako kidearekin batera, Gasteizera etorri da EHNEko Batzorde Eragilearekin Biltzeko. Bertan Edurne Basterra, UAGAko presidentea, Garikoitz Nazabal, EHNE-Gipuzkoako presidentea eta Patxiku Irisarri, EHNE-Nafarroako idazkari nagusia, izan ziren. Bileran gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dira, Madrilen izapidetzen ari den etorkizuneko Nekazaritzako Ordezkaritzaren Legea, besteak beste. UAGAk eta EHNEk gure […]

Europar Batasuneko Urte Anitzeko Finantza Esparrua erreformatzeko proposamenak NPBri ekarriko dizkion ondorioez ohartarazi du nekazaritza sektoreak

Estatuko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko erakunde nagusiek (COAG, besteak beste) gutun bat bidali diote Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari. Bertan oso kezkatuta daudela Europako Batzordea aztertzen ari den proposamenekin adierazi dute, 2027tik aurrerako Urte Anitzeko Finantza Esparruari dagokionez. Bereziki, MFPren birkonfigurazioak “Funts Bakarraren” eredu baterantz izango lukeen eraginari buruz ohartarazi dute. Eredu horrek MFPren eta Nekazaritza […]

ProWein feria vino

Aldundiak dei egin die ardoaren exportazioa sustatu eta merkaturatu nahi duten Arabako Errioxako upategiei

Nekazaritza Sailak erabilgarritzat jo du Arabako Errioxako mahastizaintzako eta ardogintzako proiektuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartu nahi duten upeltegi guztiak bilduko dituen zerrenda bat eratzea. Joan den astean SMS bidez jakinarazi genuenez, interesa duten upeltegi guztiek izena emateko eskaera telematikoa egin dezakete esteka honetan. Zerrendan onartuz gero, Arabako Foru Aldundiaren informazioa jaso ahal izango […]

Martxoaren 22an, Euskal Herria Bizirik-en manifestazioa Gasteizen

Euskal Herria Bizirikek mobilizazio nazional bat antolatu du martxoaren 22rako. Deialdiaren helburua egungo testuinguru ekologiko, ekonomiko eta sozialaren aurrean lurra defendatzea da eta gutxi batzuen interes ekonomikoak defendatzeko egiten ari diren politika instituzionalak salatzea. Manifestazioa arratsaldeko 18etan abiatuko da Bilbo plazatik. Hemen ikus dezakezu mobilizazioaren manifestua.

Arkauteko Nekazaritza Eskolaren hurrengo ikastaroak

Arkaute Nekazaritzako LHIk ikastaro hauek emango ditu laster: Produktu fitosanitarioen aplikatzailea. Oinarrizko maila Baratze landarearen ekoizpena hazitegian Baratzezaintza ekologikoaren hastapenak QGIS Nekazaritzako traktorearen gidaritza Zuhaitzak motozerrarekin moztea eta prozesatzea Datak eta ordutegiak artxibo honetan kontsulta ditzakezu. Informazio gehiago nahi baduzu edo izena eman nahi baduzu, esteka honen bidez edo 634232485 telefonora deituz egin dezakezu.

Martxoaren 24an, landa-inguruneetako negozioetarako marketin digitalari buruzko jardunaldia

Egibide, Aldundiarekin lankidetzan, Landa Inguruneetako Negozioen Marketin Digitaleko proiektu bat egiten ari da. Proiektu honen bueltan, datorren martxoaren 24an, astelehena, marketin digitalari buruzko jardunaldi bat antolatu du. Bertan, landa eremuko negozio txikiek beren jardueran erabili ahal izango dituzten aplikazioak eta adibide zehatzak ezagutuko dituzt. Haien ikusgarritasuna hobetzeko eta bezero sarea zabaltzeko, Adimen Artifiziala arlo horretan […]

Erremolatxaren sektoreak neurriak eskatzen jarraitzen du

Azukareraren eskaintzak iristen jarraitzen dira 35-37 €/ tn, lehenago helarazi zituzten oferten tonika berdinean. Aurreko kanpainako ekoizpen kostuak estaltzetik oso urrun dauden prezioak, izan ere aurreko urtean 44 €/ tn ingurukoak baitziren. UAGAk bildu egin zen asteartean Eusko Jaurlaritzan eta Amaia Barredo sailburuaz gain, AFAko Nekazaritza diputatua Noemi Agirrek ere parte hartu zuen. UAGAk jakinarazi zien […]

Foru Aldundiak mingain urdinaren 3. serotipoaren aurkako txertoa jartzea aholkatzen du

Foru Aldundiak astelehenean deitu zuen mingain urdinak lurraldean duen egoera aztertzeko kontraste mahaia. 4. eta 8. serotipoen nahitaezko txertaketa egoera komentatzeaz gain, 3. serotipoaren agerpenaren mehatxua jarri zuen mahai gainean. Abeltzaintza sailak jakinarazi du, benetako afekzio daturik ez duten arren, kezka handia dagoela eta beraz, lehen txerto-pakete bat erosi duela. Sendagaiak doan jarriko dira sektorearen […]

NPBren laguntzak eskatzeko epea zabalik

NPB 2025eko laguntzak eskatzeko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik. Eskaera Bakarrak lurren aitorpenak eta Laguntza Zuzenen eta Landa Garapeneko Programaren (LGP) eskaerak jasotzen ditu. Kanpaina honetarako ez da funtsezko aldaketarik aurreikusten. Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri duen berritasun bakarra, Nafarroako Rural Kutxarekin egindako akordio bat da. Akordio horren bidez, banku zerbitzu berri bat […]

COAGek nekazal kostuen azpiko salmenta prezioak debekatzea eskatu du Bruselasen

Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundearen (COAG) ordezkaritza batek Nekazarientzako Bidezko Prezioak Nazioarteko Konferentzian parte hartu du aste honetan Bruselan, Nekazarien Bidea Europako Koordinakundeak antolatutako jardunaldi batean. Europa osoko ekoizleek, ikertzaileekin batera, bidezko prezioak eta elikagaiak ekoizten dituztenentzako diru sarrera duinak bermatzeko beharrezkoak diren politika publikoei buruzko hausnarketa egin dute. Konferentziaren ondoren, dokumentu politikoak zabalduko dira, […]

Emakumeen ekintzailetza jardunaldi batean gonbidatua izan da UAGA Errioxan

UAGR-eko Emakumeen Arloak UAGA gonbidatu zuen aste honetan Pradejonen emakumeen ekintzailetza jardunaldi batera, nekazarien belaunaldi ezberdinen eskutik lanbidearen bilakaerari buruzko esperientziak partekatzeko topagunea izan da. Jardunaldian etorkizuneko Familia Nekazaritzaren Legea ere jorratu zen, gaur egun kontsulta publikoaren prozesuan dagoena. Edurne Basterra, UAGAko presidentea, jardunaldian izan zen eta lehenik eta behin nekazaritza familiarra zer den definitzearen […]

Eskualdeko batzarrak amaitu dira

UAGA ha terminado esta semana la ronda de asambleas comarcales que celebra con anterioridad a la Asamblea General. En las mismas, las personas que componen el Comité de UAGA han podido transmitir de manera directa la actividad que se ha desarrollado durante todo el año, reivindicando la importancia del sector agroganadero, bien a través de […]