Cargando…
temporeros trabajando en la vendimia

Mahatsa eta patata biltzeko sasoiko lanaren programan parte hartzeko ezohiko epea ireki dugu, irailaren 5era arte

UAGAn dagoeneko amaitzen ari gara sasoiko lanaren hurrengo kanpaienen antolaketa. Irailean hasiko diren mahats bilketa eta pataten uzta. Sasoikako langileek izena emateko ezohiko epea ireki dugu eta datorren ostegunean amaituko da, irailaren 5ean. Sasoikako Lanaren Programan parte hartzeko interesa duen edozein nekazaritza-ustiategik Gasteizko edo Guardiako bulegoetara joan beharko du eskatutako dokumentazioa eramatera. Sasoikako langileen koadrilak […]

Aldundiak 2025ko NPBaren laborantza lurrentzat egongo diren aldaketak azaldu ditu

Aldundiak Arabako nekazaritza-sektoreari dei egin dio aste honetan, NPB 2025en hurrengo eskaeran kontuan hartu beharreko kontu garrantzitsuenak azaltzeko, gure lurraldean aldaketa garrantzitsurik ez dagoela adierazi badu ere. Hitzaldietan, indarrean dagoen araudia berrikusi da eta ondorioztatu da BCAMek ez dutela aldaketa nabarmenik izango. Hala ere, aldaketa batzuk gauzatu dira Gobernuak egindako malgutzearen ondorioz, hala nola, uzta […]

Nekazaritza Ministerioak hurrengo hiru kanpainetarako mahatsaren eta ardoaren salerosketako kontratuak homologatu ditu

Nekazaritza Ministerioak BOEn argitaratu ditu, Elikakatearen Legearen eskakizunetara egokitzeko, mahatsa salerosteko eta ardoa salerosteko kontratu homologatuak eguneratzeko aginduak,. Gogoratu behar da upeltegiek AICAn kontratuak erregistratzea nahitaezkoa dela Estatu osoan 2023ko ekainaren 30etik. Kontratu eredu horien homologazioa Espainiako Ardoaren Lanbide arteko Erakundeak (OIVE) proposatuta egin da. 2024, 2025 eta 2026. urteetan egongo da indarrean eta Estatu […]

bodega

Eusko Jaurlaritzak destilaziorako laguntzen zenbatekoak aldatu ditu

Eusko Jaurlaritzak, EHAAn argitaratutako agindu baten bidez, Errioxako ardoa destilatzeko laguntzetarako iragarritako zenbatekoak zuzendu ditu. Hasieran Europako Batzordeak eta Ministerioak agindutakoa gainditu egiten zituen Europako Batzordeari planteatutako proposamenak. “Errioxa JDKren babespeko ardoa destilatzeagatiko laguntzarako kalkulatutako zenbatekoaren gainetik baitzegoen, erreferentziazko merkatu bera bailitzan”, autonomia erkidego bakoitzaren berezitasunak kontuan hartu gabe. Adierazi dutenez, laguntzaren intentsitateak beste autonomia […]

Equipo de inyección de purines

Abuztuaren 8an irekiko da Nekazaritzako Makineriaren Estatuko Renove Planaren laguntzak eskatzeko epea

El Ministerio de Agricultura ha publicado la Orden por la que se convocan las ayudas correspondientes al Plan nacional de Renovación de maquinaria agrícola, PLAN RENOVE 2024. Nekazaritza Ministerioak Nekazal Makinak Berritzeko Plan Nazionalari (RENOVE 2024 PLANA) dagozkion laguntzen deialdia argitaratu du. Dirulaguntza hauek makina berriak erosteko dira, baina horretarako beste makina zahar bat txatarrara […]

ARDATZAren argazki lehiaketan hartu parte

Udaro bezala, Ardatzak bere urteroko argazki-lehiaketa jarri du abian, gure landa-inguruneko egunerokotasuna jasotzen duten argazkiak jasotzeko. Aurten, “Lehen sektoreko baloreak eta koloreak” aukeratu da lehiaketarako. Lehiaketara gai honekin zerikusia duten irudiak sartu ahal izango dira. Lehiaketako lehen saria nekazalturismo batean gehienez 8 lagunentzako egonaldia izango da. Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu. Animatu parte hartzera eta […]

Mujeres recogiendo patatas en maquina

Patatarako, nekazaritza lanetarako eta txakolinerako sasoikako lanaren kanpainaurreko bilera

Joan den astean, patata, txakolina eta nekazaritza lanak biltzeko kanpainak prestatzeko bilera egin zen eta langile kontratazioari buruzko berrikuntzen berri eman zen. Irailetik aurrera sasoikako langileen soldata igotzea adostu zuten bileran, gutxieneko soldata interprofesonala asko igo dela kontuan hartu eta sasoikako langileen programan parte hartzeko konpromisoan izandako aldaketa nagusiak azaldu zituzten. Patataren kanpainarako bereziki, klausula […]

UAGAk irailean egingo den Nekazaritza Merkatu Gardenean ekoizle gisa parte hartzera gonbidatzen zaitu 

UAGA, AGArekin batera, irailerako Nekazaritza Merkatu Garden berria antolatzen ari da. Hitzordua irailaren 14an izango da Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan, Correosen aurrean, goizeko ordutegian. Merkatu honek nekazaritzako produktuen zuzeneko salmenta eta sasoiko, hurbileko eta kalitatezko elikagaien kontsumoa sustatzen ditu. UAGAtik jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaitugu. Bertan zure produktuak saldu eta gizarteari Araban eta Trebiñun […]

incendio junto a fincas agrícolas

Adi Trebiñun: ALERTA egoera sute arrisku meteorologikoagatik uztailaren 20 arte

Gaztela eta Leongo Juntak ebazpen bat atera du uztailaren 18, 19 eta 20an  baso suteak emateko arriskua dela. Espero den bero bolada dela eta, alerta horiko egoera deklaratu du. Hori dela eta, jarraian zehazten ditugun hainbat muga ezari dira: Espazio irekietan sua eta barbakoa egiteko debekua Material piroteknikoa erabiltzeko debekua Sua erabiltzeko emandako baimenak etetea […]

cosechadora en Izki

Zereal uzta segurua eta suterik gabea izateko gomendioak

Datozen egunetan zereal-uzta orokortuko da eta beharrezkoa da zereal-uztak irauten duen bitartean gorabeherarik ez izateko oinarrizko alderdiak gogoraraztea. Arabako Suhiltzaileak UAGArekin harremanetan jarri dira eta gomendio batzuk eman dituzte esteka honetan kontsulta ditzakezunak. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak gogorarazi du indarrean dagoela sutea gertatzeko arriskua saihesteko Lurraldean sua erabiltzea debekatzen duen foru-agindua. Nekazaritza eta basogintzako lanak […]

Cosechadora de cereal

Zereal-uztaren atzerapen orokorra

Ia lurralde osoan zereal uzta hasi bada ere, modu irregularrean eta azken urteekin alderatuta nahiko atzeratuta izaten ari da. Euriteek eta normalean baino tenperatura baxuagoek eragin dute atzerapen hori. Garlanek adierazi duenez, baldintza meteorologiko horiek zereal eta proteaginosoen heldutasun puntua 20 egun inguru atzeratu dute plubiometria handieneko eremuetan. Gainera, udako ekaitzek bilketa-prozesua ere geldiarazten ari […]

Gogoratu: trafikoko gorabeherak egongo dira Ironman frogagatik igande honetan, uztailak 14

Uztailaren 14an, igandea, Ironmanen kirol-probaren beste edizio bat ospatuko da eta eragin handia izango du Uribarri urtegitik Gasteizera bitarteko trafikoan. Lasterketa igarotzearen eragina jasaten duten ustiategiek nekazaritzako lanetan duten inpaktua minimizatzeko, batez ere kooperatibetarako sarbideak bezalako zona gatazkatsuetan, gomendatzen dizuegu honekin batera doan planoa eta erakundeak proposatzen dituen ibilbide alternatiboak kontsultatzea. Antolatzaileek jakinarazi dute debekatuta dagoela […]

Energia berdearen zuriketa eta sektorean duen eragina salatu du UAGAk

Energia berriztagarrien proiektuei emandako erantzun sozialaren ondorioz, enpresak eta erakundeek ekimen horiek zuritzen saiatzen ari dira. Beren planek duten hedaduraz, nekazaritza-lurretan, zein landa-ingurunean edota gizarte osoan duten eragina txikia izango dutela iruzurtuz, gizarte publikoan duten irudi txarra aldatu nahian. Aste honetan, Espainiako lur emankorren % 0,2 “soilik” eguzki-panelez beteta daudela ziurtatzen duen azterlan baten berri […]

Uvas sin madurar

Mahats bilketa berdea: mahasti-aseguruaren aldaketa

Mahats-bilketa berdea egiten ari bazara eta mahasti-asegurua baduzu, Agrosegurok azaldu du nola egin behar den laguntza hauek jasotzen dituzten lursail aseguratuekin: Bilketa berdearen laguntza eskatu diren lursailetan, modulu nagusien kapitala murrizteko eskatu ahal izango da. Murrizketa aseguratutako ekoizpenaren % 100ekoa izan behar da Kaxkabarra eta aparteko arriskuen primaren % 80 ordainduko da. Eskabidea 2024ko uztailaren […]

barricas de vino

Uztailaren 10ean, upeltegietako tufoaren prebentzioari buruzko jardunaldia

Datorren asteazkenean, uztailak 10, Guardiako kuadrillan jardunaldi bat egingo da upeltegietan tufoak (CO2) duen presentziak suposatzen duen arazoa aztertzeko. Upategi, txakolindegi, sagardotegi eta garagardogileen arduradunek zein langileek beren ezagutza handitzea da jardunaldi honen helburua. Instalazioetan tufoaren presentziak eragindako istripuak saihesteko. Sektorearekiko zuzeneko elkartrukea ere bilatzen da, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko […]