Argantzunen Solariako poligono fotovoltaiko berria egiteko baimen-eskaerak argitaratu dira
Joan den ostiralean, ekainaren 21ean, ALHAOn argitaratu zen Argantzun inguruan poligono fotovoltaiko berri baterako baimen-eskaera. Zierbana 2, 3 eta 4ko proiektuen bikia den proiektu honek, 49,9 MW-eko potentzia bera du, baimena Industria Ministerioaren bidez izapidetzera behartuko luketen 50 MW-en azpitik. UAGAk jakin ahal izan duenez, berriz ere, proiektuan interesik ez duten nekazarien azalerak sartu dituzte. […]














