Cargando…

UAGAk NEWFEED proiektuaren urteroko bileran parte hartu du, elikagaien industriako azpiproduktuak animalien elikadurarako osagai gisa aprobetxatzeko

NEWFEED proiektuaren helburua elikagaien industriako azpiproduktuak balorizatzeko pentsu alternatiboak garatzea da, ekonomia zirkularra sustatuz.

Atenasko Unibertsitate Politekniko Nazionalaren instalazioetan bazkideen urteko bilera egin da, eta UAGAk proiektuaren Aholku Batzordearen aurrerapenak aurkeztu ditu. Era berean, animalien elikadurari buruzko proba pilotuen lehen emaitzak aurkeztu dira.

Mahats-arrasparen kasuan, osagaia lehortzeko eta egokitzeko fasea osatu da, eta dieta ezberdinen probak esnetarako ardietan egin dira, esnearen kalitatea eta produktibitatea eta metano-isurien maila egiaztatzeko. Datozen hilabeteetan esnetarako behien elikadura-probak egingo dira.

Proiektuaren informazioa hemen ikus dezakezu, edukiak zabaltzeko proiektuaren webgunean bertan duzu: newfeed-prima.eu.

+INFO SUGOI: 675 707 696