GO Dron Safe proiektuaren erakustaldian parte hartu du UAGAk Valentzian
UAGAk asteazkenean parte hartu zuen GO Dron Safe proiektuaren (UAGA bazkide da) barruan kokatutako jardunaldi batean, zitrikoetan fitosanitarioak dron bidez nola aplikatzen diren erakusteko.
Proiektu honek dronen aplikazioak duten eraginkortasuna eta segurtasuna aztertu nahi du. Gaur egun, aire aplikazioak dira eta oso baldintza zorrotzak bete behar dituzte. Proiektu honen bidez, legedia egokitzen lagundu nahi da, droneekin bidezko tratamenduak egin ahal izateko.
