Cargando…

UAGAk 2015-2020 Euskadiko Landa Garapenerako Programaren Jarraipen Batzordean parte hartu du

UAGAk aste honetan Eusko Jaurlaritzak deitutako 2015-2020 aldirako Euskadiko Landa Garapenerako Programaren (LGP) Jarraipen Batzordean parte hartu du

2015-2020 LGPri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak betearazpen-ehunekoei buruzko informazioa eman zuen. Ehuneko horietan, betearazpen-mailak aurreko urteetan bezala jarraitzen du, Estatuko eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik. Kooperazio-neurriari dagokionez, UAGAk VITISOS, NEKADI GO eta GO DRONE proiektuak azaldu ditu, eta sektorean berrikuntzak iraunkortasuna eta lehiakortasuna bermatzeko duen garrantzia erakutsi du.

Bilera horrekin Jarraipen Batzorde hau itxi egiten da eta 2023-2027 aldirako NPBren Plan Estrategikoaren (PEPAC) Jarraipen Batzordearen bidez jarraipena ematen zaio.