UAGAk NPBren Euskadiko bigarren lan mahaian parte hartu du
Aste honetan bigarren lan bilera egin da sektoreak NPB berriaren aurrean dituen beharrei buruz hausnartzeko. Ziurtasunak baino zalantza gehiago dagoen arren, esparru bat ezarri nahi da sektorearen eta administrazioen artean proposamenak eztabaidatzeko.
Lehenik eta behin, testu bateratu bat landu zen Ministerioari eta Bruselari eskatzeko NPBren Plan Estrategikoa erregionalizatzeko. Eskualdekatze horren proposamena da onuradun izateko baldintzak ezartzea edo laguntzak euskal nekazaritza eta abeltzaintza-sektoreak dituen beharrizanetara bideratzea. Eztabaida horretan, Eusko Jaurlaritzari eskatu zitzaion bere funtsekin eman zitzala Bruselatik planteatzen ziren murrizketak.
Azkenik, etorkizuneko agertoki batzuk planteatu ziren, finantza esparrua eta plana non idatziko den ez jakitearen ziurgabetasun berarekin. Hala eta guztiz ere, eskubideen desagerpenak eta jasotzaile izateko baldintza ezberdinek zer etorkizun ekar diezaguketen eztabaidatzen hasi ziren.
