UAGAk DRONSafe proiektuaren baitan Valladoliden egin den jardunaldian parte hartu du
UAGAk pasaden astean burutu zen DRONSafe-ren bigarren aldia abiarazteko jardunaldian parte hartu zuen. Autonomiaz gaindiko berrikuntza proiektua da eta datu zehatzekin frogatu nahi du landetan droneak erabiliz egiten diren tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna.
UAGA bazkide duen proiektu honetan Andaluzia, Valentzia eta Euskadiko Autonomia Erkidegoek parte hartzen dute. Dronen bidezko tratamenduak legetatzea da proiektu honen azken helburua.
Kasu honetan, jardunaldia Cuatro Rayas upategiak Valladoliden dituen instalazioetan egin zen. Eguraldi txarra zela eta, ezin izan zen hegaldi erakustaldirik egin, baina tramamendu mota hauen legezko egoeran sakondu aukera eman zuen.
