Cargando…

UAGA Eusko Legebiltzarrera joan zen Administrazioa sinplifikatzeko lege berriari buruz duen iritzia emateko 

UAGAk agerraldia egin du aste honetan Eusko Legebiltzarreko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Batzordean Legebiltzarreko taldeek eskatuta. Jarduera ekonomiko iraunkorrerako Administrazioa sinplifikatu eta arintzeko premiazko neurriei buruzko lege proiektuaren aurrean sindikatuak duen jarrera azaltzeko.

UAGA kezkatuta agertu da araua sinplifikazio administratibotik haratago doalako, eta zenbait proiektu estrategikoren ezarpena bizkortzeko tresna bihur daitekeelako. Herri partaidetzaren bermeak, toki erakundeen zeregina eta lurraldearen babesa murriztuz. Era berean, sektorerako neurri batzuk sartzeak positibotzat ikusten da, baina irismen mugatukoak dira eta beste helburu batzuk dituen lege bat zuritzeko eta justifikatzeko balioko duen beldur da.

Sindikatuak energia, elikadura eta lurralde subiranotasuna uztartzen dituen garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egiteko beharra defendatu du, baina helburu horiek gardentasunez, adostasun sozialarekin eta epe luzerako plangintzarekin eraiki behar direla ohartarazi du.

Prentsa-ohar osoa hemen.