Cargando…
temporeros recogiendo uva

UAGAk jardunaldi bat egingo du apirilaren 10ean sasoikako lanaren programaren 25 urteurrena ospatzeko

Kanpaina honetan 25 urte bete ditu UAGAk sasoikako lanaren programa. Proiektuaren helburua beti izan da nekazaritza-ustiategiei langile kualifikatuak eskaintzea kanpainetan eta aldi berean, sasoikako lanari duintasuna ematea, pertsona horiei baldintza duinak eskainiz.

Egindako lanaren balioa nabarmentzeko, hobetzeko eta helburuak lortzeko bidean aurrera egin ahal izateko, UAGAk jardunaldi bat antolatu du apirilaren 10ean Guardian, inplikatutako kolektibo guztiekin. “25 urte sasoikako lanari duintasuna ematen” izenburupean, azken 25 urteetan arlo horretan izandako aldaketak aztertuko ditugu, bai eta gaur egun eta etorkizunari begira planteatzen diren erronkak ere.

Jardunaldirako gonbidapena hemen deskargatu dezakezu eta programa kontsultatu. Joan nahi baduzu, deitu UAGAra izena emateko.