UAGAk bere afiliatuei lagundu die AHTren desjabetzeetan
Asteartean, Burgos-Gasteiz proiektuaren AHTren desjabetze prozesuei buruzko azalpen hitzaldia egin zen Lantaronen. Alberto Friasek, horrelako prozesuetan eskarmentu handia duen abokatuak, parte hartu zuen hitzaldian eta prozesuaren mugarriak eta hurrengo egunetan zein urrats eman behar diren azaldu zuen.
Proiektuaren eraginpeko lursailen jabeak egunotan ari dira okupazioaren aurreko akta altxara joateko jakinarazpenak jasotzen. Kasu honetan, UAGAk gomendatzen du hitzordura joatea eta finka horren balioa egiaztatzeko behar den dokumentazioarekin joatea, hala nola ureztatze komunitateen ziurtagiriak, ekoizpen datuak, agroseguru tasazioak, errentarien datuak, etab.
Aldi berean, komeni da peritu batekin joatea, lurzati horren balioa defendatzeko. UAGAk laguntza zerbitzu horiek eskainiko dizkie afiliatu guztiei. Zerbitzu hori eskatzeko, astelehenetik aurrera eman beharko da izena 945 260 533 telefonoan.
