Gaztela eta Leongo lehorte-ezbeharrengatiko kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarriaren onuradunen zerrenda argitaratu da
Gaztela eta Leongo Aldizkari Ofizialak (BOCYL) aste honetan argitaratu du Agroseguro erakundeak lehorte-ezbeharrengatik Gaztela eta Leongo nekazaritza-ustiategietako titularrei ordaindutako kalte-ordainaren zuzeneko laguntza osagarria ematea xedatzen duen iragarkia, belarki- eta bazka-laboreen lehorte-estaldura duten aseguru-polizekin eta 2022ko planeko larre-galeren konpentsazio-aseguruarekin.
Laguntza Agroseguroko lehortearen kalte-ordainaren osagarri bat da. Beraz, Agroseguroren aldetik kontzeptu hauengatik kalte-ordainik jaso baduzu, erantsitako zerrendan egiaztatu behar duzu onuraduna zarela, eta, ondoren, laguntza onartzeko eskaera abenduaren 1a baino lehen aurkeztu behar duzu. Eskaera egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke, edo, bestela, Gaztela eta Leongo Juntaren erregistro-arloko laguntza-bulegoetan:
- Trebiñun: Herritarrentzako informazio eta arreta gunea C/Mayor, 41. 945 360 199 telefono-zenbakia. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30era.
- Mirandan: Herritarrentzako informazio- eta arreta-gunea C/Estación 25. Tfnoa: 947 347 481 Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:30etara.
