Lautadan ongarrien biofabrika bat instalatzeko lankidetza-proiektua
Lautada ADRk, UAGAk eta Sustraiak Habitat Design S.Coop-ek proiektu bat abiarazi dugu Okiturrin biofabrika kolaboratibo bat martxan jartzeko, ustiategiek ongarri likidoak fabrikatzen ikasi ahal izateko gune bat, beren finketan aplikatzeko.
Proiektua hasierako fasean dago, eta une honetan beharrezkoa da jakitea zenbat pertsonak izango luketen interesa proiektuan. Hori dela eta, ekimen honetan interesa baduzu, interesa duzun adierazpen-gutun hau sinatzeko eskatzen dizugu, eta ahalik eta lasterren bidaltzeko posta elektronikoz (proyectos@adrlautada.eus) edo mugikorrarekin argazki bat ateraz eta wasap bidez bidaliz (tel.: 688 843 502). Errazagoa bada, ADR Lautadaren bulegotik edo UAGAtik pasa zaitezkete.
Aurrerago bilera bat deituko dugu xehetasun guztien berri emateko.
