Cargando…
Regando-remolachas.jpg

Arabako erremolatxa sektorea botata utzi du Azucarerak

British Sugarrek (Azucarerak) laborea utzi du Araban. Joan den astean UAGAko kolektiboarekin bildu zen Azucarera datorren kanpainari buruz hitz egiteko. Hurrengo kanpainatik aurrera, Toroko fabrikara eramango dira erremolatxak eta garraioa kostuaren %70a nekazarien kontura izango dela jakinarazi zuten. Aurten bertan hartutako erabakiaren ostean, enpresak erremolatxa ehotzen utzi zuen Mirandan eta garraioak eragindako kostuak bere gain […]

Mahastizaintzako eta ardogintzako sektoreko bilera Arabako Errioxan

Aste honetan mahastizaintzako eta ardogintzako bilera sektorial bat egin da UAGAk deituta, Arabako Errioxako Kuadrillaren egoitzan, hainbat gai interesgarriren berri emateko. Errioxa JDKren Kontseilu Arautzaileak emandako datuak aipatu ziren, kanpaina honen ekoizpenari buruz datuak aipatu ziren etaa merkaturatzeari buruzko datu batzuk ere. Uztari dagokionez, izendapen osoan 225,5 milioi kg bildu dira. Arabako Errioxan 61,7 milioi […]

placas solares

Solaria Zierbena Solar 20 proiektuari alegazioak aurkeztu zaizkio

Aste honetan, UAGAk “Solaria Zierbena Solar 20” planta fotovoltaikoari alegazio teknikoak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzan. Planta horren zati bat Gaubeako udalerrian jarri nahi da, baita Burgoseko probintzian ere. Proiektu hau Solariako makroproiektuaren zatiketaren beste adibide bat baino ez da, Zierbenara eramateko energia sortu nahi duena. UAGAren ustez, lege iruzur argia dago proiektuak zatikatzeagatik; izan ere, […]

UAGAk DRONSafe proiektuaren baitan Valladoliden egin den jardunaldian parte hartu du

UAGAk pasaden astean burutu zen DRONSafe-ren bigarren aldia abiarazteko jardunaldian parte hartu zuen. Autonomiaz gaindiko berrikuntza proiektua da eta datu zehatzekin frogatu nahi du landetan droneak erabiliz egiten diren tratamenduen eraginkortasuna eta segurtasuna. UAGA bazkide duen proiektu honetan Andaluzia, Valentzia eta Euskadiko Autonomia Erkidegoek parte hartzen dute. Dronen bidezko tratamenduak legetatzea da proiektu honen azken […]

vacas de carne

COAGek dermatosi nodularra A kategoriako gaixotasun gisa baztertzeko eskatu du

COAGek A kategoriako DNCa baztertzeko eskatu du, animalia gaixoei neurri esklusiboak hartu ahal izateko eta ustiategi osoa sakrifikatu behar ez izateko. A kategoriako gaixotasunak EBn normalean ez daudenak dira eta gaixotasun horiei dagokienez, berehala desagerrarazteko neurriak hartu behar dira gaixotasun horiek daudela detektatu bezain laster. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak, bestalde, dermatosi nodular kutsakorraren (DNC) […]

Mujer joven trabajando

Lautadako Enplegu Plana egiteko partaidetza-prozesuan parte hartu du UAGAk

Lautadako kuadrilla partaidetza prozesu bat abiarazi egin du Lautadako Enplegu eta Tokiko Garapen Plan bat (PEDL) egiteko. UAGA izan da prozesu honetan parte hartzera gonbidatu duten eragileetako bat. Aste honetan topaketa bat egin da eta tokiko errealitatearen alderdi positiboak eta negatiboak berrikusi dira, aurretik egindako inkesta eta elkarrizketetan bildu diren beharrak eta erronkak osatzeko. Plan […]

Gasteizko Gabonetako Merkatuan postua eskatzeko epea zabalik

Abenduaren 18an, Vital Kutxaren Gizarte Ekintzak Gasteizko Udalarekin batera antolatutako Gabonetako Azoka ospatuko da Plaza Berrian. Nekazal produktuen eta hegaztien erakusketa eta salmenta egongo da, baita artisauen postuak ere. Arabako eta Trebiñuko ustiategi ekoizleek lehentasuna izango dute lanpostuak esleitzeko orduan. Azaroaren 3tik 11ra eskatu ahal izango dira postuak, Vital Fundazioaren web esteka honetan dagoen inprimakiaren bidez.

Dermatosi Nodular Kutsakorrari aurre egiteko prebentzio neurriak adostu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak

Aste honetan Gironan eta Frantzian Dermatosi Nodular Kutsakorraren kasu berriak ezagutzera eman dira eta administrazio guztiak gaixotasun hori ez hedatzeko prebentzio neurriak hartzera eraman dituzte. Behien exportazioa itxi du Frantziak eta Kantabriak adibidez,Torrelavegako merkatuaren jarduera eten du. Atzo bildu ziren Eusko Jaurlaritza eta aldundiak, EAEn beharrezkoak diren prebentzio neurriak adosteko. Aurretik, UAGA Arabako Foru Aldundiarekin […]

Beste oztopo bat Solariarentzat: Mendibilek bere lursail publikoen alokairu kontratua eten du

Arratzua Ubarrundia/Proiektu Honi Ez plataformak prentsaurrekoa eman zuen aste honetan, Arzubiaga, Durana eta Mendibilgo Administrazio Batzarrekin batera (UAGAk lagunduta), Mendibilgo kontzejuak Solariari bere roturoen alokairu kontratua deuseztatzeko hartutako erabakiaren berri emateko. Izan ere, Solaria Vitoria Solar 1 zentral fotovoltaikoa instalatzeko erabili nahi zuten. Alokairu-kontratu hori eteteak -17 hektarea inguru- aldaketa garrantzitsua dakar hasierako proiektuan, eta, […]

Equipo de inyección de purines

Nekazaritza Lurren Nutrizio Iraunkorrari buruzko Errege Dekretua argitaratu da

Aste honetan nekazaritzako lurzoruetan nutrizio jasangarrirako arauak ezartzen dituen 934/2025 Errege Dekretua argitaratu da. Dekretu hoek aurrekoa aldatu eta betebehar batzuk egokitu nahi ditu, abian jartzea errazteko, beste araudi sektorial batzuekiko koherentzia indartzeko eta zalantzak sortu dituzten idazketak argitzeko. Ustiapen koadernoan erregistratzeko betebeharrak eta ongarritze plana atzeratu egiten dira. Ustiapen koadernoa nahitaezkoa izango da 2026ko […]

COAGek erreleborako Europako estrategia ospatu du, baina finantzaketa ezak porrotera kondenatuko duen beldur da

Europar Batasunak aste honetan eman du ezagutzera elikagai horniduraren eta landa ingurunearen etorkizuna bermatzeko belaunaldi erreleborako estrategia. Lehen aldiz, landan sartu nahi duten gazteek dituzten oztopo historikoak aitortzen ditu. Nekazari eta Abeltzainen Erakundeen Koordinakundeak (COAG) positibotzat jo du estrategia horrek erakundeak historikoki planteatutako eskaera gehienak jasotzea (lurrerako sarbidea eta finantzaketa, prestakuntza, ondorengotza eta bizi baldintzak […]

Fincas rústicas

Lurren lagapenean ahozko akordioak ahalbidetzeko araudia malgutzea eskatu du COAGek

Joan den astean jakinarazi genuen Ministroen Kontseiluak errege dekretu bat onartu zuela NPBren zenbait xedapen aldatzeko, zenbait alderdi hobetze aldera. COAG kezkatuta agertu da 916/2025 Errege Dekretuak lursailak erabiltzearen arloan egindako aldaketengatik; izan ere, aldaketa horiek erabilera egiaztatzea gogortzen dute eta eskakizun hori betetzea zaila da minifundioetan, larreetan eta hitzezko akordioak nagusi diren bazterreko lurretan. […]

Biarritzeko Lurrama azokara autobusa antolatu dute, azaroaren 7an

Azaroaren 7tik 9ra bitartean Lurrama azoka egingo da Biarritzen. Aurten nekazarien etorkizunaren beharrean jarri nahi du arreta, landa ingurua eta herri bizi baten eragile gisa duen eginkizuna azpimarratuz. Euskal Herriko Laborantza Ganbarak (EHLG) antolatutako hitzorduak hainbat hitzaldi eskainiko ditu, belaunaldien arteko erreleboa, lurrerako sarbidea, prestakuntza, nekazaritzan diharduten pertsonen ongizatea, Euskal Herriko elikagaien berreskurapena edo Babestutako […]

Jendetza handia bildu da UAGAk eta Natuarabak antolatutako artzaintza birsortzaileari buruzko jardunaldian

Esta semana ha tenido lugar la jornada sobre pastoreo regenerativo organizada por Natuaraba y UAGA, en la que han participado una cuarentena de productores. Bruno Vasquetto, ingeniero agrónomo y ganadero de la Ganadería El Mate, fue el ponente de la jornada; el ganadero argentino explicó cómo ha logrado poner en práctica una ganadería basada en pastoreo […]

viñas con cubierta vegetal en suelo

Hainbat aldaketa onartu dituzte NPBn, sinplifikatze asmoz

El Consejo de Ministros ha aprobado esta semana un real decreto modificando varias disposiciones de la PAC, con el fin de mejorar algunos aspectos que habían sido previamente consensuados con todas las comunidades autónomas y aprobados por la Comisión Europea. Se ha aprobado la simplificación y una serie de mejoras técnicas de los ecorregímenes, como la eliminación de mantener un […]