Cargando…
Foto manifestación Logroño

Urriaren 30ean, Errioxa JDKko sindikatuen manifestazio bateratua mahastizaintzaren sektorearen alde

Errioxa JDKko nekazarien elkarteak modu bateratuan aterako dira kalera datorren asteazkenean, urriak 30, Logroñon. Gogoratzen diren kanpainarik txarrenetako bat amaitu ostean, ez uzta eskasagatik bakarrik, prezio baxuagatik ere. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak egungo krisiari aurre egiteko neurriak eskatzen dute. Mobilizazioa goizeko 10etan abiatuko da Logroñoko Merkatu plazatik, Gobernuaren Ordezkaritzaraino. UAGAk Arabako Errioxako mahastizaintzaren sektore osoa […]

temporeros trabajando en la vendimia

Arabako Errioxako mahats-bilketa mende honetako laburrenetakoa izan da, arazo askorekin  sasoikako langile faltagatik

Esta vendimia ha sido calificada por muchos viticultores de la comarca como una de las más complicadas y complejas de la historia. Las causas han sido diversas, producciones muy bajas (por debajo del 50% en para muchos viticultores de Rioja Alavesa), lluvias continuas que hacían peligrar la cosecha por riesgo de botrytis, se produjo también […]

lobo iberico

UAGAk alegazioak aurkeztu ditu Otsoaren Kudeaketa Planaren Ebazpenari

Irailaren 18a, argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana jendaurrean jartzeko ebazpena. Dokumentuaren sakonki aztertu ostean, plan honek berriro ere alboratzen duela mendiko abeltzaintza, sakoneko arazoari heltzea saihestuz eta sektore horri laguntzeko neurri estrukturalak ezartzeari uko eginez. Horregatik osoko alegazioak aurkeztu ditu UAGAk Eusko Jaularitzan. Izan ere, otsoaren presentzia pairatzen duten eskualdeak babestu […]

Riachuelo atravesando una finca

Ibaiak babesteko zenbait zerrenda aldatzeko alegazioak (PAC-BCAM 4)

NPB berria indarrean sartu zenean iaz, ibai ertzetan babeszerrendak sortzeari buruzko 4. NIBO betetzeko, ibai inguruan gutxienez bost metroko azalera errespetatu behar da ezarri diren kasuetan. Iaz, UAGAk alegazioak egin zituen Astegieta, Lopidana, Yurre eta Escota eremuetan zenbait kasuren berrikuspena eskatzeko, ibaiak ez zirelako eta azkenean Aldundiko zerbitzu teknikoek onartu eta aldatu egin zituzten. Aurten […]

Urriaren 26ko manifestazioan makroproiektu energetikoen aurka agertzeko deia egin die UAGAk herritar guztiei

UAGAk, hainbat erakunde, plataforma sozial eta herritarrekin batera manifestazioa deitu du hurrengo larunbatean, urriak 26, Gasteizen egingo dena. Gizartea gure lurraldea arriskuan jartzen ari diren makroproiektuen aurka dagoela erakusteko. Ostegunean prentsaurreko bat egin genuen manifestazioaren deialdiaren berri emateko. Manifestazioa arratsaldeko 6etan abiatuko da Bilbo plazatik, Foruen plazara iritsi arte. Erakundeei eta arduradun politikoei erakutsi nahi […]

UAGA Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin bildu da

UAGA Mikel Jauregi sailburuarekin eta saileko arduradunekin bildu da gaur. Besteak beste, Araba astintzen duten proiektu fotovoltaikoen eta eolikoen inguruko kezka azaldu zaie. Bestalde, abeltzain estentsiboak jasaten duten babesgabetasun sentsazioa ere helarazi zaio, hainbat abeltzaintzak otsoaren etengabeko erasoak jasaten jarraitzen baitute. Baita harrapari hori gure etxeetan egoteak dakarren kontziliazio ezintasuna ere.

Eusko Jaurlaritzak ardoaren sektorerako ezohiko laguntza bat onartu du

Eusko Jaurlaritzak aste honetan iragarri duenez, ardoaren sektorerako ezohiko laguntza bat onartu du, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren (Errioxa JDK) babespean dauden Arabako Errioxako mahastizainei laguntzeko. Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuan onartutako errendimendu-muga konpentsatu nahi du laguntzak eta 2024an mahats tinta bildu duten mahastizain guztiei irekita dago, baina ustiategi txikienei emango zaie lehentasuna. 50 ha-tik beherakoek 487,5 […]

Tractor con ordenador incorporado

Digitalizazio jardunaldiak Arkauteko Nekazaritza Eskolan

Arkaute Nekazaritza Eskolak bi jardunaldi antolatu ditu nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza sektorean dauden profesionalei plataforma digitalen garapen teknologikoa erakusteko. Lehenengo jardunaldia urriaren 30ean izango da. Bertan, makineria enpresa batek informazioa biltzeko eta lanak programatzeko dauden aukerak azalduko ditu. Horretaz gain plataforman hainbat lan aldez aurretik programatzeko aukera ere dago, lana egiten dutenean momentuan eraginkorragoak izateko. […]

Errioxako JIko nekazarien elkarteek mobilizazio bat deituko dugu hilaren amaieran, ardogintza sektorearen egoera salatzeko

Errioxako JIko nekazarien erakundeak aste honetan bildu dira sektore ekoizlearen protesta bateratu baten deialdia aztertzeko. Hitzorduaren ostean, mobilizazioa hilaren amaieran izango dela adostu dute. Datozen egunetan zehaztuko eta argitaratuko dituzte ekintzaren xehetasunak. Errioxako JIko mahastizainak gogoratzen diren kanpainarik txarrenetako bat amaitzen ari dira, ez bakarrik uzta eskasagatik, baita ustiategi asko desagertzera bultzatzen dituzten prezio hondagarriengatik […]

UAGAk elkarretaratzea egin zuen Aguraingo azokan, mendiko abeltzaintza defendatzeko

Joan den asteartean ohiko ganadu azoka ospatu zen Agurainen. UAGAk, Altxa Latxa elkartearekin batera, elkarretaratze bat egin zuen sektorea dagoen egoera latzaz ohartarazteko, otsoaren presentziak mehatxatuta. Mendiko abeltzaintzak gure gizartean eta gure mendietan duen zeregina balioan jarri nahi izan zuen sindikatuak.

Europako lehen sektoreak exijitzen du ekoizpen-kostuak estaltzen dituzten Merkataritza Jardunbide Desleialei buruzko direktiban lehenbailehen sartzea

Europako nekazarien hainbat erakundek (besteak beste, Via Campesina Europea) gutun bat bidali diete aste honetan Europako Batzordeko presidenteari, Nekazaritza Kontseiluko presidenteari eta Europako Parlamentuko presidenteari. Gutun horren bidez, prozedura bizkor bat has dadila eskatu dute, ekoizpen-kostuaren azpian nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak erosteko aukera gehitzeko merkataritza-jarduera desleialei buruzko direktibaren zerrenda beltzari. Neurri horren bidez, bidezko diru-sarrerak […]

Planta de lúpulo

Nekazaritzako azpisektoreak dibertsifikatzeko diru-laguntzak

Bihar amaituko da Eusko Jaurlaritzak nekazaritzako azpisektoreetan dibertsifikatzeko ematen dituen diru-laguntzak aurkezteko epea. Diru-laguntza horien helburua da berrikuntzari eta kalitateari lotutako nekazaritza-nitxo berriak martxan jartzea sustatzea, euskal nekazaritzaren sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak bultzatzeko. Diru-laguntzak ekoizpen-jarduera zehatz batzuk garatzea ahalbidetuko duten inbertsioei aurre egiteko dira, baita azpisektore ezberdinetako jarduerak martxan jartzeko ere, hala nola, lupulua, […]