Cargando…
paisaje cerealista

UAGA Aldundiarekin bildu da nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreei kezkatzen dieten gaiak aztertzeko

Irailaren 10ean, UAGAko Batzorde Betearazleko kideak Noemí Aguirre Nekazaritza diputatuarekin eta David Fernández Nekazaritza zuzendariarekin bildu ziren, Arabako nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari eragiten dioten gaietan sakontzeko. Ezustean, Ramiro Gonzalez Ahaldun Nagusia ere bileran izan zen. Ahaldun Nagusia bertaratu zela aprobetxatuz, hilaren hasieran egindako adierazpenak aurpegiratu zitzaizkion. Halaber UAGAko kideek nabarmendu zuten lehen sektorea kezkatuta dagoela […]

tractor con hierba

Autonomoentzat garrantzitsua: kuotak arautzeko jakinarazpena

Gizarte Segurantzak laster erregularizatuko ditu 2023. urteari dagozkion kotizazio-oinarriak eta horren emaitza jakinaraziko die autonomoei. Jakinarazpen hori Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bidez bakarrik egingo du. Horretarako, autonomo guztiei gogorarazten zaie Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan jakinarazpen hori eskuratu ahal izateko beharrezkoa dela ziurtagiri digital bat izatea (Izenpe, gako iraunkorra, Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria) edo […]

paisaje colza

2024ko nekazaritza-aseguruen kanpaina hasi da AGA S. Coop-en

UAGAren eta AGA Koop.en gure bulegoetatik pasa zaitezke neguko zerealak, lekadunak eta olio-laboreak aseguratzeko. Oleaginosetako asegurua (koltza eta kamelina): % 5eko hobaria izango duzu irailaren 30a baino lehen kontratatzen baduzu. Kontratazio-epea urriaren 31n amaituko da. Kanpaina honetan “GAINPREZIO” poliza kontrata dezakezu. Zereal-asegurua: % 5eko hobaria azaroaren 15a baino lehen kontratatzen baduzu. Kontratazio-epea abenduaren 20an amaitzen […]

viñas de Rioja Alavesa

ASAJAk, COAGek eta UPAk mahastiak erauzteko laguntzak eskatu dituzte eta EB osoan landaketa berriak debekatzea 2027ra arte proposatu dute

Estatuko nekazaritzako erakunde profesionalek ardoaren merkatuak bizi duen krisiari aurre egiteko proposamen garrantzitsuen dokumentu bat adostu dute. Ekoizpena mugatzera bideratuta dauden neurriak dira, gehiegizko eskaintza saihesteko eta eskarira egokitzeko ekoizpena. Administrazio eta erakundeei dagoeneko bidali zaizkien neurrien artean, mahastiak erauzteko dirulaguntza bat ezartzeko proposamena nabarmentzen da, gerora birlandatu edo behin betiko erauzteko aukeratik aparte. EEPek […]

Bihar Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat ospatuko dugu. Animatu zaitez!

Gure gizartean tokiko produktuen kontsumoa sustatzeko ekimenen esparruan, bihar larunbata, irailak 14, UAGAk eta AGA S. Coop.ek Nekazaritza Merkatu Gardenaren edizio berri bat antolatuko dugu Gasteizko erdigunean. Azoka Independentzia kalean jarriko da, Foruen plazaren parean. Beste batzuetan bezala, Arabako era guztietako produktuen salmenta-postuak izango ditugu: gazta, ardoa, patatak, olioa, eztia, barazkiak, ogia, garagardoa, etab. Tokiko […]

Landa ingurua defendatzen duen “Gutxiengo erradikala” entzuten da Arabako Itzulian

Atzo, irailak 5, LaVuelta txirridularitza itzuliak Araba izan zuen protagonista, bere etapetako bat gure lurraldean ospatu baitzen. Erakusleiho bikaina munduari gure inguruneko edertasuna eta ontasunak erakusteko. UAGAk, beste kolektibo batzuekin batera, aukera hau aprobetxatu nahi izan du landa-inguruneari egiten ari zaion espoliazio prozesuarekin dugun nahigabea jakinarazteko. Energia eta azpiegitura proiektu handiak instalatuz, gure bizibidea edota […]

Sasoikako lanaren kanpainak hasi dira: kontratatzerako orduan kontuan hartu beharreko gaiak

Irailean hasi ziren Euskal Autonomia Erkidegoan sasoikako langile gehien kontratatzea eskatzen duten kanpainak, hala nola mahats-bilketa, patata-uzta edo sagar-bilketa. UAGAk sasoikako langileak kontratatzeko alderdi garrantzitsuenetako batzuk gogorarazi nahi dizkizu: Egiaztatu zelaietan lan egingo duten pertsonak zehazki kontratatu direnak direla. Horretarako, nortasuna egiaztatzen duten jatorrizko agiriak eskatu behar dira (AIZ, lan-baimena), eta egiaztatu behar da horiek […]

vacas pastando

GHEren aurrean zaintza zorrotza izatea gomendatu du UAGAk

UAGAk jakin du Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoaren (GHE) zenbait kasu detektatu direla Arabako zenbait eskualdetan. Horregatik, behaketa eta zaintza zorroztea gomendatzen du, diagnostiko goiztiarra lortzeko  eta tratamendu aringarriak aplikatu ahal izateko. Gogorarazten dizuegu gaixotasun honen presentziaren sintoma garrantzitsuenak hauek direla: Aurpegiko eta betazaletako hantura Sukarra Arnasteko zailtasunak Aparra ahoan Muturra gorritzea edo ezkatatzea Errapea gorritzea Mihiaren […]

Logo programa Preven

Irailaren 11n, sasoikako lanetako laneko segurtasunari buruzko hitzaldia, UAGAren partaidetzarekin

Eusko Jaurlaritzak eta OSALANek egindako Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan (Euskadiko Elikaduraren eta Zuraren Balio Kateko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala), aurten sasoikako lanaren esparruan laneko segurtasunaren arloko hedapen eta sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari da. Datorren asteazkenean, irailaren 11n, 11:30etik 13:00etara, jardunaldi bat egingo da Guardiako Kuadrillan sasoikako langileen zereginetan dauden arriskuak tratatzeko. Lan Ikuskaritzak […]

Lautadako LGEa emakumeen ekintzailetzara zuzendutako formakuntza programa bat abiarazi du

Lautada LGEa emakumeak lan merkatuan sar daitezen errazteko proiektu esperimental bat garatzen ari da, beren negozio-ideiak baliozkotzetik abiatuta. Erausquyn espazioa, elikaduraren edo ongizatearen eremuetan ekintzailetza ideiak praktikan jartzeko leku gisa eskaintzen da. Datorren irailaren 16an topaketa bat egingo da proiektuan interesa duten pertsonekin. Data horretatik aurrera prestakuntza programa bat abiaraziko dute hurrengo hilabetetan, elikagaien sektorera […]

Logo Gobierno Vasco

Lehen bilera Eusko Jaularitzako Nekazaritza Sail berriarekin

UAGAk aste honetan egin du Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu berriarekin lehenengo harreman bilera. Bileran Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Raúl Pérez Iratxetak eta Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari Jorge Garbisuk ere parte hartu zuten. Sailaren behin betiko egitura irailean ezagutzera emango da. Landutako gaien artean, UAGAk berriztagarrien proiektuen inbasioaren aurrean […]

Ovejas muertas por ataque de lobo

Otsoen erasoak gogortu egin dira abeltzaintza-ustiategietan

Azken aste hauetan, gutxienez 5 eraso detektatu dira Arabako hainbat eremutan. Horiek bata bestearen atzetik datoz, etengabeko eta itxuraz saihestezina den tanta jario gisa, abeltzaintza sektorearen ezintasunaren aurrean. Otsoaren presentzia hedatu egin da eta erasoak orokortu egiten dira lurralde historikoko mendi publikoaren zati zabal batean. Gainera, azken asteotako hilketek Gorbeia inguruan ere talde bat dagoela […]

placas solares

UAGAk alegazio teknikoak aurkeztu dizkio Argantzungo Santurtzi-1 proiektuari

Aste honetan aurkeztu ditu UAGAK, Solariak Argantzunen planteatutako proiektuari egin dizkion alegazio teknikoak, Zierbenako 2,3 eta 4 proiektuetarako prestatu zituen bezalaxe. Proiektu honek, besteetan bezala, 49.9 MW-ko potentzia ezartzen jarraitzen du Estatuko tramitazioa saihesteko. Zentzugabekeria honek nekazarien lursailen okupazio ekarri du berriro ere, horrelako makroproiektuetan parte hartzeari uko egin baitioten ekoizleen lurrak sartu bait dituzte […]

bodega

Destilazio-eskaerek aurrekontua gainditzen dute

UAGAk mahastizaintzaren, ardogintzaren eta Arabako Errioxako eskualdearekin lotutako gaiak aztertzeko bilera berezia egin du aste honetan Eusko Jaurlaritzarekin. Destilaziorako laguntzei dagokienez 130 eskaera aurkeztu dira aurreikusitako 7,4 milioiko aurrekontua gainditzen dutenak. Hori dela eta, sailak % 5eko murrizketa aplikatuko du iragarritako kopuruaren gainean upategi txikientzat, % 2,5ekoa ertainentzat eta % 1ekoa handientzat. Zuzenketak egin behar […]