Maiatzaren 20an, Araba Bizirik-en manifestazioa, landa-ingurunearen industrializazio-erasoaldia salatzeko
Araba Bizirik-ek mobilizazio handi bat antolatu du maiatzaren 20rako Gasteizen, landa-ingurunearen eta naturagune publikoen industrializazio-erasoa salatzeko. UAGAk bat egiten du mobilizazio honekin eta afiliatu guztiak parte hartzera animatzen ditu. Ohar baten bidez, Araba Bizirik-ek energia, eraikuntza eta industriako enpresa handien kolonizazio-ziklo berri batean gaudela salatu du, Administrazio Publikoak bultzatuta dagoena eta lehen sektorea baztertzen duena. […]













