UAGAk atzera eskuratzeko eskubidearen baldintzen berri ematen dizu
Gure lurraldean nekazaritza-finkak etengabe salerosten direnez, UAGAk egokitzat jotzen du atzera eskuratzeko eskubidea azaltzea. Bai lursailen mugakideen jabeek, bai ustiategi errentariek ere, lursailak lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute. Eskubide honi atzera eskuratzeko eskubidea deitzen zaio. Definizio juridikoaren arabera, legezko atzera-eskuratzea subrogatzeko eskubidea da, kontratuan ezarritako baldintza berberekin. Hau da, salmenta jabetza-erregistroan formalizatu eta erregistratu ondoren lursaila […]















